Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Zubieta

Wikibookstik
Zubieta
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Ernesto Dominguez Olea
Izen ofiziala Zubieta
Posta kodea 31746
Herriburua Zubieta
Geografia
Koordenatuak 43° 07′ 30″ N, 1° 44′ 32″ W / 43.12489°N,1.74236°W / 43.12489; -1.74236Koordenatuak: 43° 07′ 30″ N, 1° 44′ 32″ W / 43.12489°N,1.74236°W / 43.12489; -1.74236
Map
Azalera 18.6 km²
Altuera 207 m
Mugakideak Goizueta, Arantza, Ituren eta Labaien
Demografia
Biztanleria 292 bizt. (2023)
Dentsitatea 15,7 bizt/km²
zubieta.eus

Zubieta Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 292 biztanle ditu.

Ezagutu

[aldatu]

Zubietako herriko festak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Amabirjin egunean.

Urtarrilaren 17an San Anton eguna da. Meza bat ospatzen da ermitan eta gero dantzaldia izaten da herriko plazan.

Baina seguruenik ihauteriak (iñotik) dira gehien ezagutzen diren bestak. Ituren eta Zubietak elkarrekin ospatzen dituzte iñauteriak. Urtarrilako azkeneko asteko astelehen eta asteartean, eguerdi aldean, bi herriko joaldunak beraien desfilean hasten dira, astelehenean Iturenen, eta asteartean Zubietan. Astelehenean, Zubietako joaldunak Iturenerantz abiatzen dira. Aurtizko auzora iristean, eta auzo horretako joaldunekin elkartu ondoren, Latsagako auzo aldera joango dira, eta “Zubiburu” parajean dagoen zubi gainetik pasa ondoren, Iturengoekin elkartu. 40-50 joaldunek Iturengo herriari itzulia emanen diote gero, 80-100 zintzarriren soinupean. Itzulia herriko plazan bukatzen da. Hurrengo egunean, asteartea, Iturengo joaldunak Zubietara etortzen dira, eta hemengoekin elkarturik, herriari itzulia ematen diote. Joaldunak bi lerrotan desfilatzen dute, mugimendu erritmiko eta pausatuekin, zintzarrien doinu bateratua lortuz. Naturari estuki lotutako errito baten itxura hartzen du desfileak. Lehenengo lerroan dagoen joaldunetako batek, adar bat jotzen du noizbehinka eta oihu batzuk egin, horrela desfileari erritmoa jarriz.

Zintzarrien soinuarekin espiritu txarrak uxatzen direla uste da, eta inguruko lurretan lo dauden energiak iratzarri. Jantziak bereziak dira: abarkak oinetan, ardi larrua bizkarrean, koloretako zapiak lepoan, kolore bizizko zintaz betetako txapel koniko bat, zaldi-ilez egindako isopo bat eskuan, eta bi zintzarri erraldoi gerrian lotuak.

Iturendik Zubietara 3 kilometro daude, eta nahiz eta biak joaldunen sorterriak izan, bakoitzak bereizgarri ezberdinak ditu zintzarriak mugitzeko moduan eta jantzietan.


Zer ikusi

[aldatu]

Zer egin?

[aldatu]

Ibilbideak

[aldatu]

Non jan ata lo egin

[aldatu]
  • Fermiñenea Etxe Rurala., 948 45 09 29 / 948 45 05 07., .

Zer ikusi ondoren

[aldatu]
  • Zubietako errota ekomuseoa. 1785ean eraiki zen errota, eta gaur egun martxan segitzen du antzinako makineriarekin. Beheko solairuan bi errotarri daude, bi artoa ehotzeko eta hirugarrena gariarentzat. Hiru zati ditu ekomuseoko bisitak. Lehenbizikoak errotazainaren lanean sartzen du bisitaria, zuzenean ikusiz garia eta artoa nola ehotzen diren. Jarraian, erakusketa txiki batek ehotzeari, zurezko artisautzari eta usadiozko nekazaritza lanei lotutako tresna etnografikoak erakusten ditu. Azkenik, audio batean oinarritutako solasaldi batek Zubietako usadioen berri ematen du, inauteriena barne.[1][2]
Errota bisitatzeko ordutegia:
Asteazkenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara. Astelehena eta asteartea itxita.
Abuztua: astelehenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00ra.
Telefonoa: 948 45 19 26. Internet erreserbak
  • Antzinako garbitegia, herriko sarreran. Berriki zaharberritua izan da.[3]
  • Saltsakoa etxean dituzten Asiako liztor-habiak.
  • Jasokunde eliza, herriaren goiko aldean. XVI. mendekoa bada ere, XIX. mendera arte ez zen amaitu. Gurutze latindarreko oinplanoa du, bi tarteko habeartea, albo kaperak gurutzaduran, eta burualde zuzena. Atelada XVI. mendekoa da, eta geometria- eta landare-motiboak ditu apaingarri gisa. Erretaula nagusia barrokoa da, XVII. mendekoa, Martin Aiaroak egindakoa. Aipagarriak dira Errosarioko Andre Maria eta Andre Maria Haurrarekin irudi erromanistak.
  • San Anton ermita, XVI. mendekoa. Herritik kanpo dago, Aurtiz eta Zubietaren artean, NA-170 errepidearen ondoan. Oinplanta laukizuzena du, burualde zuzena eta zurezko estaldura.[7] Barnean San Joan Bataiatzailearen irudia dago, egun desagerturik dagoen izen bereko ermitatik ekarria.


Erreferentziak

[aldatu]
  1. Txantiloi:Eu Zubietako Errota - Ekomuseoa. opendata.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-24.
  2. Txantiloi:Eu «Zubietako errota ezagutu dugu 'Lino Molino'rekin. Herri txiki Infernu handi» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-02.
  3. Zubieta: Zer ikusi. zubieta.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.

Ikus, gainera

[aldatu]

Kanpo estekak

[aldatu]