Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Añorbe
Añorbe | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Joaquin Maria Sanz Goñi |
Izen ofiziala | Añorbe |
Posta kodea |
31154 |
Herriburua | Añorbe (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 38′ 21″ N, 1° 43′ 48″ W / 42.63912891°N,1.72998077°WKoordenatuak: 42° 38′ 21″ N, 1° 43′ 48″ W / 42.63912891°N,1.72998077°W |
Azalera | 24.1 km² |
Altuera | 562 m |
Mugakideak | Barasoain, Artaxoa, Obanos, Eneritz, Ukar eta Tirapu |
Demografia | |
Biztanleria | 628 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 26,06 bizt/km² |
anorbe.es… |
Añorbe Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 628 biztanle ditu.
Ezagutu
[aldatu]Klima eta landaredia
[aldatu]Añorbeko klima mediterraneo-kontinental motakoa da, negu hotzak, uda beroak eta idorrak, iparreko zierzo haizea, eta udaberri eta udazken garaiko prezipitazioak dira, udalerriko klimaren ezaugarrietako batzuk. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 700mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 70-80 inguru izaten dira, ugariagoak udalerriaren iparraldeko gune menditsuan.
Arte eta ameztien zuhaitz multzoak gordetzen dira oraindik ere, 180 hektarea inguru. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera, 100 hektarea inguru pinu birlandatu ziren, Austriatik ekarritako pinu lariziarra eta pinu beltza, batez ere.
Auzoak
[aldatu]Añorbek lau auzo ditu: Upategi Zaharra, Txantrea, Lagartegi eta Elizako auzoa.
Historia
[aldatu]Historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira gaur egungo herriaren inguruetan, besteak beste Letaniaportilla (Artaxoako) mugan, hortxe dago Langorteako dolmena. Nekeas izeneko dermioan aztarna arkeologikoak daude (silex, zeramika, etab.) Horrez gain, Añorbeko gune batek Gazteluzar izena dauka, eta oraindik ikertzeko asko dagoen arren, baiezta daiteke gaztelu edo gotorlekuren bat izan zela gune horretan duela ehunka urte.
Gaur egungo Añorbe Erdi Aroan garatu zen eta inguruko herrien aldean garrantzia hartu zuen merkataritza eta nekazaritza merkatu moduan. Honetaz gain, XV. mendean biztanleen erdia kapareak ziren. XIX. mendean (1946. urtean) Izarbeibarretik banandu eta udalerri independente bihurtu zen.
XX. mendearen bigarren erdian, herriak biztanle ugari galdu zituen, herritar askok Lizarrara lehenik, eta, Iruñara ondoren, jo baitzuten, inguruko herrietan gertatu bezala. Dena den, XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran, joera aldatu eta eraikitako etxebizitza berriei esker, biztanleria pixkanaka haziz joan da.
Zer ikusi
[aldatu]Artaxoako mugan dauden aztarna arkeologikoak
Erroten parkea
Jasokundeko amabirjinaren eliza
San Martin, San Joan eta Done Ezteberen baselizak
Aneder parkea
Olazariko eta Tejeriako iturriak
Nafarroako ubidea
Nafarroako geodesia zentroa
Armarriak dituzten etxeak: Maritxalar etxea, jauregia, El Herrero etxea, el Rojo etxea, Ederra etxea, Urrutia Etxea
Erdi Aroko elurtegia
Elurtegiko askaldegia
Jesusen bihotzaren monumentua (San Martin mendian)[1]
Juan Jesus San Joaquin karmelotarraren monumentua (Jose Ulibarrenak egina, 1990ean)
Zer egin?
[aldatu]Ibilbideak
[aldatu]Non jan
[aldatu]Etxebe taberna
Casino taberna
Nekeas upeltegia
Lo egin
[aldatu]Praxedes enea landa-etxea
Zer ikusi ondoren
[aldatu]Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Añorbe Wikipedian
- Añorbeko udalaren webgunea (erdaraz)