Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/"Portillo de Eneriz" eta "Farangortea" trikuharriak

Wikibookstik
"Portillo de Eneriz" eta "Farangortea" trikuharriak
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Erraza
Lekuak Artaxoa inguruko megalitoak ikusteko aukera
Distantzia 1,6 km
Ingurunea Artaxoa ikusteko aukera eta Garestik gertu
Abiapuntua Artaxoa
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Artaxoitik hurbil, 4 kilometrora Añorbe udalerriarekin mugan, , Brontze Aroko herrixka bat zegoen tontor txiki baten gainean "Portillo de Eneriz" eta "Farangortea" trikuharriak daude. Zalantzarik gabe, kultura megalitikoaren adibiderik nabarmenetakoa dira Nafarroan eta historiaurrera bidaiatzeko aukera ematen digute.

Ibilbidea

[aldatu]

Biak harri handiz eraikitako hilobiak dira eta horrek erakusten du Artaxoa aldean jendea bizi izan dela duela milaka urtetik hona. Seinale egokiak daude eta aise iritsiko zara haietaraino Artaxoako kanposantuaren atzealdetik abiatzen den bidea hartuta. Baina, autoz ere badago joaterik "Portillo de Eneriz" izena duen trikuharriraino, eta horretatik 800 metrora bestea dago, "Farangortea".

Kultura megalitikoak Nafarroan utzitako adibide berezia dira Artaxoako trikuharriak. Izan ere, Nafarroako Mendialdean asko daude eta gehienak txikiak dira. Baina ez da Artaxoakoak baino hegoalderago dagoen trikuharririk. Muino baten gainean daude eta, han, herrixka bat egon zen Brontze Aroan. Handiak dira eta antzekotasun asko dituzte Errioxan, Araban eta Meseta iparraldean aurkitu direnekin.

Korridore motako trikuharriak dira, tamaina handiko harriz eraikitakoak (megalitoak). 50eko hamarkadan aurkitu eta indusketak egin ziren. Bereizketarako harlauza dute eta ganbera bikoitza. Diametroan 20 metro eta altueran 2,5 metro dituzten tumuluen gainean daude.

Zehazki, "Portillo de Eneriz" izenekoan bi atal daude: batetik, hileta ganbera, hau da, hildakoak ehorzteko tokia, eta 9 harlauza handi ditu zutik paratuak; bestetik, korridorea, 6 harlauza txikiagoz osatua. "Farangortea" trikuharriak egitura berbera du, baina txikiagoa da. Atzealdean, erdiko harlauza zulatua dago, barnera sartzeko. Ez zeuden estaliak eta adarrak eta lurrak erabiltzen zituzten, estaltzeko. Trikuharri hauen inguruan, lepoko aleak, gezi puntak, kobrezko puntzoiak, botoiak, zeramika eta aizkorak agertu ziren. Denak Nafarroako Museoan daude ikusgai.

Trikuharrietaraino iristeko, Artaxoako kanposantuaren atzealdean dagoen bidea hartu beharko duzu -herriaren iparraldean-, baina Tafallara doan errepidetik ere iritsiko zara. Seinale batek dio Artaxoako trikuharriak 3,6 kilometrora daudela eta badago autoz joaterik. Informazio-panelak eta zurezko bankuak dauden tokian aparkatu, eta 40 metrora "Portillo de Eneriz" trikuharria aurkituko duzu. "Farangortea", ordea, 850 metrora dago eta erraz iritsiko zara haraino, bidea ongi seinaleztaturik dagoelako. Sarrera librea da eta komeni da ura eramatea, inguruan iturririk ez dagoelako.

Pixka bat iparraldera, sarbide gaitzeko Gazteluzar deitzen dioten gain batean, Burdin Aroko aztarnategi baten arrastoak daude, "El Dorre" izenekoa. Badirudi jatorri indoeuroparreko jende talde aurreratu batek eraiki zuela herrixka hori, etxeetako horma-egiturari erreparatuta. Sarbide zaila du.

Erreferentziak

[aldatu]