Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Aiegi
Aiegi | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Izen ofiziala |
Ayegui Aiegi |
Posta kodea |
31240 |
Herriburua | Ayegui (municipal capital) (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 39′ 24″ N, 2° 02′ 18″ W / 42.656666666667°N,2.0383333333333°WKoordenatuak: 42° 39′ 24″ N, 2° 02′ 18″ W / 42.656666666667°N,2.0383333333333°W |
Azalera | 9.6 km² |
Altuera | 489 m |
Mugakideak | Aberin, Lizarra, Allin, Iguzkitza eta Dicastillo |
Demografia | |
Biztanleria | 2.531 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 263,65 bizt/km² |
Aiegi Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 2.531 biztanle ditu.
Ezagutu
[aldatu]Geografia eta natura
[aldatu]Klima mediterraneoarreko udalerria da, nahiz eta hegoaldean, altuera dela eta, aldaketa batzuk dituen. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 600mm eta 800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 inguru izaten dira. Zenbat eta hegoalderago, euri eta hotz gehiago.
Landarediari dagokionez, artea da zuhaitzik ohikoena. Gizakiak landaturiko produktuen artean,berriz, olibondo, mahasti, almendrondo eta zainzuriak daude. Historia
Historia
[aldatu]Aiegiri buruzko lehen dokumentu idatzia XI. mendekoa da. Erdi Aroan zehar elizari loturiko jaurerria izan zen, eta 1069. urtean Antso IV. erregeak emaniko dohaintzaren bitartez Iratxeko abadeen monasterioko jaurerriaren zati bihurtu zen. Herritarrak jaurerritik askatzeko ahalegin handiak egin zituzten arren, Aiegi ez zen udalerri independiente XIX. mendera arte bihurtu. Orduan, desamortizazioak eraginda, Aiegik independentzia eskuratu zuen.
1835ean Aiegi Iguzkitzaren menpe geratu zen eta hamar urte beranduago udaletxe propioa lortu zuen. 1873ko azaroan, ejerzito karlistak Espainiako lehen errepublikako ejerzitoa garaitzea lortu zuen Jurramendin, Aiegiko udalerrian.
Zer ikusi
[aldatu]San Ziprianoren ermita (XIV. mendekoa): Jurramendiko tontorrean eraikia, Iratxeko monasterioaren menpe dago. Errektangelu formako planta du eta hiru zatitan banatzen da eliza zutabeen bidez. Erdi-puntuko arkuak ditu eta erretaula erromanonista (XVI. mendekoa). Erretaulan San Ziprianoren eskultura eta Jesukristo gurutziltzauren eskultura gotikoak daude. Ermita itxita dago.
San Martinen eliza (XVIII. mendekoa): planta bakarreko eraikina, bi kapera ditu alboetan estilo neoklasikoan. Nahiz eta XVIII. mendean eraiki, hainbat elementu XVII. mendekoak dira, hala nola , kanpai-dorrea eta ganga. XX. mende hasieran errektangelu formako planta duen kapera gehitu zen. Honetaz gain, XVI. mendeko erretaula erromanonista du, 1400. urteko kristo gurutziltzatuaren eskultura, Tourseko San Martinen rokoko itxurako eskultura (XVII. mendeko bigarren erdialdekoa) eta Amabirjina umearekin erakusten duen XIV. mendeko irudia.
Iratxeko monastegia: jatorri ezezaguna du monastegi beneditar honek, baina jakin badagiku 958. urtean, Teudano abadearen garaian, dokumentatu zela lehen aldiz. Erakin honek, gainera, erdi aroko, errenazimendu eta barrokoko estiloak biltzen ditu.
XI. mendean handitu zen, Donejakue bidearen eta Lizarraren hurbil egoteagatik, baita erregeek emandako ekarpenengatik ere. XI. mendean Gartzea III.ak Erromesen Ostatua sortu zuen monastegi horretan eta XII. mendean abadeen tenplua eraiki zen. XIII. mendetik XV. mendera arte monastegiaren gainbehera iritsi zen, fraide kopurua gutxitu zela eta gainera beneditarren diziplina dezente lasaitu zen.
1522. urtetik aurrera garai hobeak ezagutu zituen Iratxek, Valladolideko etorritako fraideen erreformari esker. Gainera, eskola bat egon zen monastegian eta 1615.urtean unibertsitate bilakatu zen eskola hori.
XIX. mendean, berriz, bi aldiz utzi zuten monastegia: lehen aldian Napoleonen gerrarekin, bigarrenean 1820. urtean, Espainian Gobernu liberala ezarri zenean. Ondoren, Fernando VII.a erregeak berrezarri zuen erlijio-komunitate hau, baina deuseztatu zuten 1839an. Urte batzuk geroago eskolapioek eta pasionistak etorri ziren monastegira. [1]
Zer egin?
[aldatu]Herriko monumentoak ikusteaz gain, Iurramendi mendian ibilbideak daude. Gainera, Donejakue bidea Aiegitik pasa da.
Ibilbideak
[aldatu]Non jan
[aldatu]Jatetxeak
Taberna-Elkartea San Cipriano
Polikiroldegia
Roca taberna
Taberna jatetxea Ardantze
Taberna jatetxea Kirol
Cafetería Restaurante Durban
Jatetxea Camping Iratxe[2]
Upeltegiak
Iratxe[3]: ardo iturria du.
Pago de Larrainzar[4]
Lo egin
[aldatu]Autokarabanen zonaldea
Erromesen ostatua: 80 toki
Iratxe kanpina
Zer ikusi ondoren
[aldatu]Lizarraldea eta Ameskoabarrena ere bisita daitezke.
Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Aiegi Wikipedian
- Aiegiko udalaren webgunea
- ↑ http://www.ayegui.org/patrimonio-cultural/
- ↑ www.campingiratxe.com
- ↑ www.bodegasirache.es
- ↑ www.pagodelarrainzar.com