Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Allin

Wikibookstik
Allin
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Maria Ascension Garriz Ripa (en) Itzuli
Izen ofiziala Allín
Allin
Posta kodea 31290
Herriburua Allin
Geografia
Koordenatuak 42° 42′ 32″ N, 2° 04′ 32″ W / 42.708888888889°N,2.0755555555556°W / 42.708888888889; -2.0755555555556Koordenatuak: 42° 42′ 32″ N, 2° 04′ 32″ W / 42.708888888889°N,2.0755555555556°W / 42.708888888889; -2.0755555555556
Map
Azalera 43 km²
Altuera 455 m
Mugakideak Abartzuza, Ameskoabarrena, Lizarra, Iguzkitza, Metauten, Deierri eta Aiegi
Demografia
Biztanleria 908 bizt. (2023)
Dentsitatea 21,12 bizt/km²

Allin Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 908 biztanle ditu.

Ezagutu[aldatu]

Allin Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrikoa. 840 biztanle zituen 2014. urtean.

Ega eta Urederra ibaien ertzetan kokatuta dago, Lokizko mendilerroaren azpian eta Ameskoak ondoan dituelarik. Honako kontzeju hauek osatzen dute udalerria: Amillao, Aramendia, Arbeitza, Artabia, Etxabarri, Eultz, Galdio, Larrion (herriburua), Muneta eta Zubielki.

Klima eta landareria[aldatu]

Haranaren gehiengoak klima azpimeditarraniarraren ezaugarri tipikoak ditu eta prezipitazioak eta tenperatura aldakorrak dira altueraren arabera. Urteko batez besteko prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak eta batez besteko tenperatura 11 gradu ingurukoa izaten da. Urteroko egun eurituska 80 dira haranean, eta 120 gune menditsuenetan.

Ekialdeko eta mendebaldeko mendien gainetan, klima atlantiarraren berezko landaredia ikus daitekeen arren, zuhaitz eta landare gehienak klima mediterraniarrekoak dira. Udalak eginiko sailkapenaren arabera, 1.041 hektarea amezti, 354 hektarea arte eta 147 hektarea pago daude

Historia[aldatu]

XIII. mendetik existitzen da Allin, zehazki, "Ayllín" eta "Aynin" agertzen da garaiko dokumentazioan. Hainbat jabe izan du herriak denboran zehar. Adibidez, 1368. urtean Karlos II.ak Beltran Velez Gebarari eman zizkion herri horren errentak. 1463an, Juan II.ak Lizarrako merinoari, Juan Martinez de Egiari, eman zion udalerriaren jurisdikzioa; geroago, Katalina eta Juan III. erregeek Iruñako katedralari lotu zizkioten herriko errentak. 1514an, berriz, Fernando Katolikoak bueltatu zion Lizarrako jurisdikzioa merinoaren semeari, Nikolas Egiari.

1852. urtera arte Allingo eta Metautengo kontzejuak hartzen zituen. Handik aurrera, Metauten bereizi zen Allindik.[1]

Zer ikusi[aldatu]

Zer egin?[aldatu]

Ur jarduerak

Mendi-ibilbideak

Ibilbideak[aldatu]

Non jan[aldatu]

Larrion benta (Allin)

Mendipe sagardotegia (Allin)

Lo egin[aldatu]

Basaula landa-etxea (Muneta)

Sartzaletea etxea (Aramendia)

Dos Olivos hotel-jauregia (Galdeano)

Zer ikusi ondoren[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo estekak[aldatu]

  1. http://www.allin.es/visitanos/