Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Ameskoabarrena

Wikibookstik
Ameskoabarrena
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Diego Arturo Urra Velasco (en) Itzuli
Izen ofiziala Améscoa Baja
Ameskoabarren
Posta kodea 31272
Herriburua Ameskoabarrena
Geografia
Koordenatuak 42° 46′ 15″ N, 2° 07′ 54″ W / 42.770889°N,2.131692°W / 42.770889; -2.131692Koordenatuak: 42° 46′ 15″ N, 2° 07′ 54″ W / 42.770889°N,2.131692°W / 42.770889; -2.131692
Map
Azalera 46.8 km²
Altuera 563 m
Mugakideak Abartzuza, Allin eta Eulate
Demografia
Biztanleria 724 bizt. (2023)
Dentsitatea 15,47 bizt/km²

Ameskoabarrena Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 724 biztanle ditu.

Ezagutu[aldatu]

Ameskoabarrena Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Urbasako mendizerratik gertu. Urbasako mendilerroa eta parkea udalerriaren iparraldean daude kokaturik. Bestalde, Urbasako mendateak Ameskoabarrena eta Olazti (Sakana) lotzen ditu.

Ibarraren erdialdean dagoen klima mediterraneoko guneren bat, eta ipar eta ipar-ekialdeko mendietako klima atlantikoa izan ezik, udalerriaren gehienean klima azpimediterraneoa nagusitzen da. Urteko batez besteko tenperatura 8-10 gradukoa da, eta prezipitazioak 800 eta 1400 mm bitarte dira. Iparraldeko gune menditsuenean 1.400 mm-tik gorakoak ere izan daitezke. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 bitarte dira.

Ameskoabarrena da baso gehien dituen Nafarroa Garaiko udalerria, udalerriaren azaleraren % 65,6. Larretarako erabilitako lurrak % 16,1 dira, eta laborantzarakoak % 15,1. Zuhaitz espezieen artean nabarmentzen dira ametza, haritz hostotxikia eta, udalerriaren iparraldean, pagoa. Udalerri mugakideak

Zortzi kontzejuk osatzen dute Ameskoabarreneko udalerria: Artatza, Bakedano, Barindano, Ekala, Gollano, San Martin, Urra eta Zudairi.

Zer ikusi[aldatu]

Natura[aldatu]

Urederra ibaiaren iturburua

Urbasako parke naturala

Basaulako erreserba naturala


Monumentu zibilak[aldatu]

Herri bakoitzean dagoen eliza eta iturria

Zer egin?[aldatu]

Ibilbide dezente oinez zein txirrindulaz.[1]

Bertako gaztandegietako gazta dastatu eta erosi Aranatxen, Artazan...

Boulder eta eskalada egin Aranatxe, Larraona eta Eulaten.

Ibilbideak[aldatu]

Non jan[aldatu]

Azpi taberna (Bakedano)

Urederra jatetxea (Bakedano)

Alai taberna (Eulate)

Urbasa abentura taberna (Larraona)

Artaza kanpineko taberna (Artaza)

Casa Faustina jatetxea (Barindano)

Lo egin[aldatu]

Aranatxe landa-etxea (Aranatxe)

La Aldaia de Urbasa (Eulate): 4 gela bikoitza

Uyarra landa etxea (Aranatxe)

Artaza kanpina [2]

Lizarrosta landa etxea (Bakedano)

El Rintxo landa etxea (Gollano)

Sorginetxe landa etxea (Larraona)

Gailupa landa etxea (San Martin)

Lazkano landa etxea (San Martin)

Ibaisek hostala (Zudaire): 21 gela

Zer ikusi ondoren[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo estekak[aldatu]

  1. http://www.amescoa.com/es/que-ver-y-hacer-en-amescoa/turismo-activo/senderismo/
  2. https://eu.campingartazaurederra.com/