Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Abartzuza

Wikibookstik
Abartzuza
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea José María Ros Antona
Izen ofiziala Abartzuza
Abárzuza
Posta kodea 31...
Herriburua Abartzuza
Geografia
Koordenatuak 42° 43′ 35″ N, 2° 01′ 21″ W / 42.7264°N,2.0225°W / 42.7264; -2.0225Koordenatuak: 42° 43′ 35″ N, 2° 01′ 21″ W / 42.7264°N,2.0225°W / 42.7264; -2.0225
Map
Azalera 14.7 km²
Altuera 569 m
Mugakideak Allin, Ameskoabarrena eta Deierri
Demografia
Biztanleria 514 bizt. (2023)
Dentsitatea 34,97 bizt/km²

Abartzuza Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 514 biztanle ditu. Abartzuza Deierritik gertu dago eta Lizarrako Merindadeko parte da. Udalaren iparraldean Urbasa, Andia eta Zunbeltz daude; ekialdean Lezaun eta Deierri; eta mendebaldean Allin, Ameskoabarrena eta Urbasa. Iruñeatik 40 kilometrotara dago.[1]

Ezagutu[aldatu]

Abartzuza XI. mendean sortu zen, eta XII. mendera arte Nafarroako Errege Antxo Azkarrarena izan zen. Dena den, mende horretatik aurrera udalerria Iruñeako Elizarena izatera pasa zen. Nafarroako Gerra Zibila bitarte, hau da, 1453 eta 1461 urteak bitarte, bataila desberdinak gertatu ziren bertan.

1851. urtera arte Deierritik banandu zen. Ordura arte gobernua txandakatzen zuten herriko etxeen artean, baina banandu ondoren Udal propioa izateari ekin zioten. Abartzuzako herritar asko nekazariak dira.

Herriko jaiak abuztuaren 15ean hasten dira eta aste bat irauten dute. Azken egunean herri-bazkaria egiten da Irantzuko Monasterioan. Aste Santuko asteburuan jai-txikiak ospatzen dituzte.[2]

Zer ikusi[aldatu]

Abartzuzan hainbat eraikuntza interesgarri ikus daitezke. Alde batetik Andre Mariaren Jasokundearen Parrokia dago. Errenazimentuko estilokoa eta estilo Gotikokoa da, eta 1522an eraiki zen. Horrez gain, Santa Barbara Ermita dago, 1500ean eraiki zena eta estilo gotikokoa.[3]


Munarriz Etxea ere bisitatu daiteke Abartzuzan. Concharen Museoa gisa da batez ere ezaguna, bertan hiz baitzen Concha Generala. Concha Generala karlistaldietan zehar karlisten aurka borrokatu zuen militar eta politikaria izan zen. Munarriz etxea udan dago irekita, baina ez dauka ordutegi finkorik. Horregatik, gomendagarria da aldez aurretik deitzea 948 52 00 59 telefono zenbakira.[4]

Irantzuko monasterioa[aldatu]

Deierri berdean ezkutaturik, mendien arteko zoko batean, hantxe dago Irantzuko Andre Mariaren monasterioa, hots, XII. mendetik XIV. mendera eraikitako abadia zistertar izugarria.

Dotorea eta soila da klaustro gotikoa. Horra monasterioko txokorik ederrenetakoa. Klaustroa ikuste hutsak gonbite eginen dizu 1942an zaharberritutako monasterioaren atal guztiez gozatzera.

Multzo osoari darion bake eta baretasun giro atsegin horrek atsedenerako aukera emanen dio zure barne gogoari eta gogoetarako aukera ere bai. Ez ezazu galdu aita teatinoekin lasai hitz egiteko parada -monasterio honetako arimak- eta, ahal baduzu, eseri zaitez isilean klaustroko iturriaren ondoan.

Bisitaren ondotik, barneratu ibar erdi basatiaren naturan, gozatu ur gardeneko osinak eta ibili Irantzu errekak hondeatutako zintzurrean gora doan bidexkan, Andia mendiaren oinetan.

Lizarratik oso hurbil, Abartzuzatik 3 kilometrora, Deierriko mendien arteko ibar berdeetan dago Irantzuko monasterioa. Beraz, inguru horrek ederki betetzen ditu monasterioa non eraiki erabakitzeko baldintzak: "...ibar itxiaren hondoan, ur handiko errekatik hurbil eta, zeruertz gisa, zerua, zertarako eta Jainkoarengandik hurbilago egoteko". Monje zistertarrak 1176an etorri ziren monasteriora bizitzera eta, 1835eko desamortizazioan karlistek babestu bazituzten ere, 1839an bertatik alde egin behar izan zuten, Irantzu Estatuaren jabetzapera pasa zelako.

1942ra arte eraikina hutsik egon zen eta, urte horretan, zaharberritzeko lanak hasi ziren betidanik beneditarra izan zen monasterioan. Urtebete geroago, aita teatinoak joan ziren Irantzura bizitzera eta hantxe diraute.

Irantzuko monasterioa

Barrutiko sarrerak XII. mendetik XIV. mendera eraikitako klaustro gotikora eramanen gaitu. Hori dela eta, era askotako estiloak ditu. Horrela, alderik zaharrenetan erdi-puntuko galeriak ageri dira eta beste batzuetan, aldiz, badira barne-trilobuluak dituzten arku zorrotzak eta poliki landutako trazeria duten idi-begiak, gotiko petoari dagozkionak. Klaustroan oraindik dago iturri hexagonala duen ikuztoki gotikoa eta abiapuntu egokia da multzo osoa bisitatzeko.

Hain zuzen ere, bisita gidatua klaustroan hasten da. Lehenbizi, Erdi Aroko sukaldea ikusiko dugu eta bere tximini handi-handia; XVII. mendean berritutako jangela; biltegitako erabiltzen zuten aletegia; barrokoan berritutako abadetxea; zigor ziegak, non monjeek eta besteek beren erruak ogiaz eta uraz ordaintzen zituzten; XII. mendean eraikitako kapitulu-gela, hasieran eraiki bezala kontserbatua; eta, azkenik, Andre Mariaren eliza, XII. mendearen bukaeran altxatua. Tenpluak gurutze latinoa du, erdiko kapera eta, bi, alboetan. Barruko argitasunak bisitaria harrituko du. Izan ere, leihateetatik argi handia sartzen da barne osora.

Klaustrotik bertatik interpretazio zentrora joanen gara. Zentroak hainbat gauzari buruzko informazioa ematen du: monasterioa, inguruak, eskualdeko kontu turistikoak, bai eta Nafarroako gainontzeko eskualdeetakoak ere. Monasterioak ez du deus ekoizten, baina bere marka daramaten produktuak saltzen ditu, esaterako: likorea, txokolatea, almendra garrapiñatuak, eztia, erroskilak, gazta, ardoa eta zeramika eta, horrez gain, monasterioari buruzko liburuak, Irantzu errekaren zintzarri buruzko eskuorriak eta ibilbide turistikoak ere bai.

Monasterioaren ondoan, badago askaldegi zabala. Handik hainbat ibilbide abiatzen dira, adibidez, Irantzuko zintzurrean gora doan huraxe. Bide erraza da eta ikuspegi ederrak daude inguruko artadi sarrietan eta kareharrizko erlaitzetan.[5]

Zer egin?[aldatu]

Gastronomiari begira, udalerriak aukera desberdinak eskaintzen ditu. Alde batetik Azanza upeltegia dago.[6] Bertan bisitariek aukera dute patxaran-upeltegiak ikusteko eta patxarana dastatzeko. Bestalde, gazta nola egiten den eta dastatu nahi dutenek Susperregui eta Urrizaga gaztandegiak bisitatu ditzakete.[7][8]

Kirola egin nahi izatekotan, "trialbici" egiteko ibilbide berezia egin daiteke Irantzuko monasterioan. Hasi berrientzako ikastaroak ere antolatzen dira bertan. [9]

Ibilbideak[aldatu]

Abartzuzatik bertatik aukera dago Azanzako haitzak izeneko ibilbidea egiteko. 16,3 km luze da ibilbidea, eta osotara 450 m igo behar dira. Ibilbide hau Abartzuza, Eraul, Larraitza eta Azanzako Haitzetatik igarotzen da.[10] Abartzuzarik 3 kilometrotara Irantzuko Monasterioa dago, eta bertatik Dulantz eta Irantzuko arroila bisitatu daitezke.

Non jan[aldatu]

Dulanz jatetxea[aldatu]

Dulantz Jatetxea asteko zein asteburuko menua dago, tokian tokiko eta sasoiko produktuekin. Horrez gain, plater konbinatuak, bokatak eta hanburgesak ere jan daitezke egun eta gauez. Gomendagarria da aldez aurretik erreserba egitea. [11]

Jubilatuen taberna[aldatu]

Abartzuzako Foruen plazan dago kokatuta. Egunean zehar pintxoak jan daitezke, eta afaltzeko plater konbinatuak, hanburgesak eta bokatak eskaintzen dituzte.[12]

Lo egin[aldatu]

Landa etxeak[aldatu]

Don Roque II landa etxea.[13]

Lizarrate. 9 pertsona.[14]

Artea. 10 pertsona.[15]

Laguao. 7 pertsona.[16]

Apartamentuak[aldatu]

Zazpi-Ate. 3+1 pertsona[17]

Zer ikusi ondoren[aldatu]

Abartzuzatik kanpo beste aukera asko ditu bisitariak, kulturalak zein aisialdikoak. Nabarmentzekoa da Irantzuko Monasterioa herritik 3 kilometrora eta Allotzeko urtegia, non bainatzeko edota ur-jardueretan parte hartzeko aukera baitago.

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo estekak[aldatu]

  1. Irantzuko lurrak
  2. Abartzuzako udala
  3. Abartzuzako udala
  4. Irantzuko lurrak. Artea eta kultura
  5. Nafarroako turismoaren web ofiziala
  6. Pacharan Azanza-ko web ofiziala
  7. Irantzuko lurrak. Susperregi gaztandegia
  8. Irantzuko lurrak. Urrizaga gaztandegia
  9. Irantzuko lurrak. Trialbici Ros
  10. Irantzuko lurrak. Azanzako haitzak
  11. Nafarroako turismoaren web ofiziala. Dulantz jatetxea
  12. Irantzuko lurrak. Abartzuzako jubilatuen taberna
  13. Don Roque landa etxea
  14. Lizarrate landa etxea
  15. Artea landa etxea
  16. Laguao landa etxea
  17. Zazpi ate apartamentua