Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Altsasu

Wikibookstik
Altsasu
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Javier Ollo
Izen ofiziala Altsasu
Alsasua
Posta kodea 31800
Herriburua Altsasu
Geografia
Koordenatuak 42° 54′ 00″ N, 2° 09′ 55″ W / 42.89999°N,2.16516°W / 42.89999; -2.16516Koordenatuak: 42° 54′ 00″ N, 2° 09′ 55″ W / 42.89999°N,2.16516°W / 42.89999; -2.16516
Map
Azalera 26.8 km²
Altuera 528 m
Mugakideak Olatzagutia, Urdiain eta Ataun
Demografia
Biztanleria 7.590 bizt. (2023)
Dentsitatea 283,21 bizt/km²
altsasu.net

Altsasu Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 7.590 biztanle ditu.

Ezagutu

[aldatu]

Altsasu Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Euskal Herriko erdigune geografikotik hurbil, Iruñea eta Gasteiz arteko erdibidean (bietatik 50 kilometrora), eta Donostiatik 69 kilometrora. Itsas mailaz gaindi 528 metrora du udaletxea. Udalerriak 26,8 km² ditu. Altsasuk, Sakanako herri gehienek bezala, dermioak ditu lurralde antolaketa egiteko, eta hiztegi topologiko zabala dago herrian.

Izena haltza zuhaitzaren izenetik datorrelako iritzian nolabaiteko adostasuna badago. Hizkuntzalarien ustez, izena "haltza" izena eta "-zu (su)" ugaritasuna adierazten duen atzizkiaren arteko hitz elkarketatik sortua omen da. Erdi Aroko testuetan Alssaltssu eta Alsassua izenekin agertzen da. Antzinatik jatorrizko izenak ahoskera eraldaketa bat jasan du, lehenbiziko (H)altzazu izenetik gaur egungo Altsasu izenera igaroz.

Herriaren jatorriari buruzko kondaira ere badago. Urdiaingo Javier Goikoetxeak jasotako kondaira herrikoi baten arabera, Burunda haraneko ibai eta erreken ugaritasunaren ondorioz haltza asko zeuden herrixkak Altsa (Haltza) izena jasotzea ekarri omen zuen. Behinola, herrixka hori sute batek erabat kiskaldu eta errautsetatik herri berria sortu omen zuten. Gertaera honek Altsa izenari -su (su) atzizkia gehitu omen zion. Honebestez, Altsasu izenak "Haltza Sutan" edo "Haltzaren Sutea" esan nahiko omen luke.


Zer ikusi

[aldatu]

Monumentu zibilak

[aldatu]

Telegrafoetako dorreak: Aspalditik gauza jakina da Euskal Herriko zenbait toki estrategikotan telegrafoetako dorreak bazirela. Harrizko dorre sendoak ziren, eta horietatik dorretik dorrera mezuak bidaltzen ziren gaur egunean komunikazioen sare zabalean egiten den gisara. Dorre horietako bi Altsasun daude.

Udaletxea: Udaletxea. 1780. urtean inauguratua, Jose Lizardi arkitektoaren lana da. Aurrealdeak hiru begiko arkupea dauka eta bi balkoi luze; haien gainetik herriko armarria dago, harrian landua. 1813. urtean frantses soldaduek su eman zioten eta artxiboa erre egin zen.

Altsasuko intxaurrondo ospetsuari monumentua: Enrike Zelaiak “Sustrai altsasuarrak” izena eman dio. Foruen plazan dago, eta José Ulibarrena eskultoreak egin zuen plazan zegoen intxaurrondo zaharra erabiliz.

Monumentuan Altsasu herria irudikatzen duten 28 irudi eta sinbolo agertzen dira: feminitatea, gizontasuna, nekazaritza, trenbidea, errementaritza, kobazuloak, basajaunak, hiru abeslari, ahuntza, dama bat, penaz dagoen arima, Mainamikirri sorgina, Garzia Ximenez erregea, txirrindularitza, ereilea, Altsasuko tontor eta gailurrak, pilotaria, uzta, artisautza, momotxorroak, gaueko eguzkia, jainkotasuna, inauteriak….finean, Altsasu den guztia.

Basaluzeko dorrea: Dorre hau Urbasa mendiaren ipar-ekialdeko magalean dago, Irubideko bidegurutzean. Bere oinarri karratuak 7,3 metro ditu. Lauki bakoitzak duen gezilehioa da beheko solairuaren irekiune bakarra. Lehenbiziko solairua berdintsua da, baina lehio bana dute lau aldeek. Harri zabal landuko eskubanda dela eta, estaldura horizontala zuelako ustea dago.

Eraikinak harlanduzkoak ditu oinarria, lau izkinak, solairu bakoitzaren ingurua, estalkia, eta ate-leihoen zuloak. Gainerako paretak harlankitzez eginak dira. Barrenak hutsik daude. Eskuin aldeko zokoan hiru solairuetara eta terrazara igotzeko 1,2 metroko diametroko eskailera kiribil izan zenaren aztarnak daude.

Dorre txikia: Dorre Txikia. Eguberako Gane izeneko gainean dago, 710 metroko altitudean. Oraindik ere ikus daitezkeen hondakinen tamainarengatik pentsatzekoa da izen hori magal berean beherago zegoen dorre txiki bati dagokiola. Basoaren soilune batean, arbola altuen artean, oinarriaren muruen hondarrak daude, metro bateko altuera baino gehiago daukatenak. Dorreak inguruan lubakia zeukan, duda izpirik gabe, kanpoko lur landua kentzean egina.

Dorre horretarako bidea Nafarroako Arbitrioen Etxe Zahareña hasten da. Gurdilatz parajean barrena hogei minututan heldu daiteke.

Monumentu erlijiosoak

[aldatu]

Otadiko Santokristo baseliza: Otadiko Santokristo baseliza. Herritik kanpo dago, kanposantuari erantsia. Nabaria da bi alditan egina dela; zati zaharrena aldare inguruak hartzen du. Oinplano karratukoa da; hormak, harlanduzkoak; teilatua, lau isurkikoa; mendebaldera zabalik, XVI. mendeko bigarren erdialdeko gurutze-tokien taiura burutua.

Debozioa bizkortzeak baseliza handitzea ekarri zuen; nabea zabaldu eta mendebaldeko atea ireki zioten. Geroztik eta gaur egun arte berrikuntza asko egin izan dira bertan. “Crucifijos de Navarra” obran aipatzen denaren arabera, Santokristo Otadikoaren taila Errenazimendu garaikoa da, XVI. mendekoa. Mirari asko egin izanaren fama du. Ermita honetako festak maiatzaren 30ean eta irailaren 14an ospatzen .

Erkudengo Ama Birjina baseliza: Elkuren herrixka izan zen lekuan dago kokatua, Donostiako errepidearen eskuinaldean. Eraikin ederra da, harlanduzko hormak eta teilatua bi isurkikoa dituena. Oso nabarmena da ekialdera ematen duen hegatza. Zurezko balaustradak mugatzen du aldare ingurua. Bertan dago, halaber, Ama Birjinaren irudia. Jatorrizkoa desagertu eta haren ordez eskaiolako bat jarri zuten, oraintsu arte iraun duena, eskulanean trebea den Venancio Amillano artista altsasuarrak beste irudi bat egin arte, egun ohoratzen duguna, hain zuzen. Urtarrilaren 2an herrira ekarri eta bederatziurrena igaro ondoren berriro ermitara eramaten da.

San Juan Bataiatzailearen baseliza: Herriaren mendebaldean dago, Altzania ibaiertzeko muino baten gainean. Oinplanoa laukizuzen baten antzekoa da; hormak harlanduzkoak eta sabaia lixa emana duen zurez egina. Egikera herrikoiez taiutua den lurrean uharriz egindako marrazkiak aipa daitezke. Baselizak hegoaldean dauka atea, molduradun arkuaren antzera paratua.

Argia apala da oso. Adreilu gorriez zolaturik dagoen burualdea zurezko kalostraz itxia dago eta horretan errenazimendu garaiko erretaula dago, titularra han delarik. Hara joaten da ekainaren 23an eta 24ko goizean.

San Pedroko baseliza: Altsasu eta Urdiainen arteko mugan eraikia, izen bereko landan. Inguru-inguru haritzak ditu. Oinaldea laukizuzen baten antzekoa da eta teilatua lau isurkikoa. Aldarea, gainean santua duena, Urdiaingo dermioan dago.

Bi herrien arteko muga hegoaldeko fatxadako atearen atalburuak egiten du eta bertan A/U letrak daude idatzita. Bi herriren artean egoteak, bitxia baita, herriko folklorea aberastu egin du. San Pedro egunean, ekainaren 29an, erromeria ospatzen da.

Jasokunde eliza: Errenazimendu estilokoa, XVI. mendekoa. Pilareen gaineko hiru nabe ditu eta burualde poligonala. Ganga trenkatu batek estaltzen du nabe nagusia. Aldeetan kanoiak ditu eta izar irudiko gurutzadura du kapera nagusian. Barruko aldean erretablo erromanista bat nabarmentzen da; bertan, Nekaldiaren pasarteen irudiak agertzen dira, santu batzuk, Andra Mariaren jaiotza, eta atikoan kalbarioa. Elizan hiru hiltze dituen Kristo hilaren irudia dago, XV. mendekoa, naturalismo anatomiko handikoa eta zur polikromatikoan egina. Kristo hori gotikoa da baina Europar iparraldeko eragin handia du.

Zer egin?

[aldatu]

Jarduera asko dago urtean zehar, hala nola inauteriak, urriko feriak, Bargagain edo Tontorraundiko igoera (uztailean), San Pedroak, San Juan bezperako gau magikoa, Santa Ageda, Erkudengo Ama Birjinaren jaia (uztailean), etab. [1]

Ibilbideak

[aldatu]

Non jan

[aldatu]

Aitzgorri

Akelarre

Alaska

Ibarrea

Basojaun

Basomutur

El Mareo

Gure Kabia

Iruña-Bide

Mendia

Lo egin

[aldatu]

Errotazar apartamentuak: 5 apartamentu altzariz jantzita, herriko sarreran kokatuak, hain zuzen Gasteizera edo Iruñera joateko hartzen den bidegurutze nagusiaren ondoan. http://www.errotazar.com

Hotel Lemik

Latxanea: Latxanea ostatu txiki eta eroso bat da, egin berria (2004. urtean ireki zen). Altsasuko erdigunean dago, toki lasai batean, sarbide errazarekin. Gelak bikoitzak dira, bainugela osoarekin. Guztiek telebista, berogailua eta gosaltzeko jantoki txiki bat dute.

Mendia: guztira 12 logela ditu

Otadiko Sankristoko gazteen egoitza

San Pedroko Bidea landa-etxea: 5 logela dauzka, bat hirukoitza eta hiru bikoitz ( hauetako bi senar emazteen ohearekin eta beste bat bi ohekin eta azkenik banakako gela bat ). 3 bainugela ditu eta komun bat, bereizitako sukalde-egongela eta sukaldea eta beheko sua duen txokoa.10+3 pertsonentzako edukiera du etxeak, baino pertsona gutxiago etorrita ere ez dago inolako arazorik.

Etxeak kanpoan nahiz barruan du aparkalekua. Atzeko lorategian mahai bat dauka bere aulki eta guzti eta hartaz gozatzeko barbakoa bat .Etxe berezia da, 10-12 pertsonentzako edukiera izanda, umeak dituzten familiak edo kuadrillan etortzeko oso egokia.[2]

Zer ikusi ondoren

[aldatu]

Ikus, gainera

[aldatu]

Kanpo estekak

[aldatu]
  1. http://www.alsasua.net/eu/descubre-alsasua/otros-atractivos-turisticos/
  2. http://www.alsasua.net/eu/san-pedroko-bidea-casa-rural-vivienda-turistica/