Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Arbizu
Arbizu | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Jesús María Mendinueta Urdanoz |
Izen ofiziala | Arbizu |
Posta kodea |
31839 |
Herriburua | Arbizu |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 54′ 53″ N, 2° 02′ 22″ W / 42.9147°N,2.0394°WKoordenatuak: 42° 54′ 53″ N, 2° 02′ 22″ W / 42.9147°N,2.0394°W |
Azalera | 14 km² |
Altuera | 497 m |
Mugakideak | Etxarri Aranatz, Ergoiena eta Lakuntza |
Demografia | |
Biztanleria | 1.126 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 80,43 bizt/km² |
Arbizu Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 1.126 biztanle ditu.
Ezagutu
[aldatu]Arbizu Iruñea eta Gasteiz lotzen dituen bidean dago, Sakana erdialdean. Hegoalde-iparraldera orientaturik dago, eliza mutur batean; bertatik ateratzen da kale bakar bat, eta dorretxearen parean bitan banatzen da: Fernando Urkia kaleak mendebalderantz egiten du, eta kale Nagusiak, berriz, zuzen jarraitzen du iparralderantz. Aurrerago udaletxea dago, eta herriko plaza, eta hortik aurrera zenbait kalexka edo kantoi irekitzen dira ezker-eskuin, handiena Ubelde karrika, zuzenean Leziza errekarantz jaisten dena.
Herria ezaguna da inguruetan bertako euskara ongi gordetzeagatik, txistorrak eman dion izenagatik, San Juan festengatik eta lorez betetako balkoiengatik, baina ezaugarri horiek Sakanako beste herri batzuk ere definitu ditzakete, gauza bat edo beste aldatuta. Herri euskalduna da, dudarik gabe, eta bisitariak lehen hitza euskaraz egiteko gonbidatzen ditu udalak, herria UEMAn sartuta dagoela kontuan hartuta. Txistorraren Egunak ere ospea ekarri dio Arbizuri, txerriaren produktu horren inguruan urtero, urriaren asteburu batean, ospatzen den festari esker.
Sanjuanak, herriko festak, ekainaren 23an hasten dira, San Juan ermitan egiten den erromeriarekin. Ikusgarriena jaitsiera izaten da: kalejiran abiatzen dira herritarrak, txarangaren atzetik, karriketan dauden suak saltatzeko asmoz. Horrek ematen dio hasiera sei eguneko festari, eta 24tik aurrera protagonista nagusiak egunero plazan egiten diren afariak dira.
Zer ikusi
[aldatu]Zer egin?
[aldatu]Ibilbideak
[aldatu]Non jan
[aldatu]Aralar taberna
Arbizuko ekokanpinaren taberna
Arrautsekoa taberna
Baxerri erretegia
Izar-ondo jatetxea
Juanito taberna
Kiroldegiko taberna
Lo egin
[aldatu]Mendieder landetxea
Reparaz landetxea
Zer ikusi ondoren
[aldatu]Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Arbizu Wikipedian