Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Borden ibilbidea

Wikibookstik
Borden ibilbidea
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Erdikoa
Lekuak Arbizu, Sandindegi, Mezeriain, Artabakar eta Herriaren borda
Distantzia 19,150 km, 7 ordu
Ingurunea Bordak eta pagadiak Aralarko mendian.
Abiapuntua Arbizu
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

[aldatu]

Arbizuko herriak Aralar mendian azienda babesteko eraiki zituen borda komunaletan barnako ibilbidea (Sandindegi, Mezeriain, Artabakar eta Herriaren borda). Harizti eta pagadietan barna doa, ia 500 metroko altueratik 1.000 metrora igotzen da; goiko aldean eremu karstikoa (kareharria) zeharkatzen da. Ibilbidearen goiko aldean, beste bide batek Mezeriaingo larreraino eramaten du, Aralarko Elkartearen eta Arbizuren arteko mugaraino. Handik gertu dago Intzezelaia eta Igaratzara joateko bidea, baina ez dago seinalizaturik. Eguraldi txarrarekin, goiko aldeko eremu karstikoa arriskutsua izan daiteke, arrakalak eta lezeak ugari baitira. Horrelakoetan, Mezeriaingo bordaraino iritsi eta buelta hartzea komeni da. Borda honen alde bat aterpea hartzeko prestaturik dago, beheko suaz, mahaiaz eta literez hornituta.

Mezeriaingo borda

Bidearen abiapuntua autobusaren markesinaren ondoan dagoen panel batek adierazten du. Handik lau bat kilometrora, Sandindegiko zelaian, beste panel bat dago, mapa eta guzti. Bidean iturriak, trikuharri bat eta kobazuloren bat ikusteko aukera dago. Borden Ibilbidearen zati batek bat egiten du Aralarko Itzuliaren GR-20 bidearekin.


Fagatxabalgo trikuharria

Erreferentziak

[aldatu]

http://www.sakana.eus/eu/sendero-de-las-bordas-5/

http://arbizu.eus/wp-content/uploads/2016/05/borden-ibilbidea.pdf