Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Leitza

Wikibookstik
Leitza
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Oier Eizmendi Astibia (en) Itzuli
Izen ofiziala Leitza
Posta kodea 31880
Herriburua Leitza
Geografia
Koordenatuak 43° 04′ 44″ N, 1° 54′ 53″ W / 43.078888888889°N,1.9147222222222°W / 43.078888888889; -1.9147222222222Koordenatuak: 43° 04′ 44″ N, 1° 54′ 53″ W / 43.078888888889°N,1.9147222222222°W / 43.078888888889; -1.9147222222222
Map
Azalera 58.49 km²
Altuera 475 m
Mugakideak Goizueta, Larraun, Ezkurra, Basaburua, Areso eta Berastegi
Demografia
Biztanleria 3.016 bizt. (2023)
Dentsitatea 51,56 bizt/km²
leitza.eus

Leitza Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 3.016 biztanle ditu.

Ezagutu

[aldatu]

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu]

Leitza Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago, Gipuzkoako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 50 bat kilometrora. Mendirik altuenak hegoaldean daude, Guratz (955m) eta Korneta (1.054m). Iparraldean, Goizueta; hegoaldean, Larraun; ekialdean, Ezkurra; hego-ekialdean, Basaburua; eta mendebaldean, Areso eta Berastegi (Gipuzkoa) mugakide ditu.

Klima eta landaredia

[aldatu]

Klimaren ezaugarrietako bat euri ugari eta erregularrak dira. Horrez gain, aldaketa termiko txikia dela eta, urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa da. Prezipitazioak 1.600 eta 2.000mm bitartekoak dira, hegoaldeko mendietan 2.000mm baino gehiago jausten dira. Urteroko egun euritsuak 180 baino gehiago dira.

Udalerrian hosto erorkorreko zuhaitzak nabarmentzen dira, pagadiak udalerriaren gunerik altuenetan, hariztiak beheko haranetan, eta gaztainondoak erdialdeko lurretan. Birlandaturiko pinu lariziarrek (Pinus nigra), insignisek eta alertzeek 650 hektarea hartzen dituzte. Estazio meteorologikoa

Leitzako udalerria ondoko auzoek osatzen dute: Leitza ( bertan daude udaletxea eta zerbitzu gehienak), Gorriztaran, Arkiskil, Erreka, Sakulu, Erasote

Historia

[aldatu]

Leitzako eremuan giza presentzia aspaldidanik eman da, eta hori baieztatzen duten aztarna materialik badago inguruan. Historiaurreko gizakiak inguruko mendietan utzitako aztarna megalitikoak dira horren erakusle. Egundaino, inguruan aurkitutako aztarna zaharrenak orain 6000 urteko bi ganberadun trikuharri batenak dira, eta Mendibilen aurki daitezke. Horrez gain, esangura berezia dute Urolako harrespilak edo cromlechak, duela 4000 urte eraikiak.

Leitzaren inguruko aipu idatzi zaharrenak Erdi Aroan kokatzen dira, Antso Nagusiaren erregealdian garaian (1004-1035). Iruñeko diozesiaren mugak azaltzen dituen dokumentu batean zerrendatuta agertzen da Leitza, Areso eta inguruko beste herri batzuekin batera. Hala ere, dokumentuaren egiazkotasuna zalantzan egon daiteke, egun gordetzen dena jatorrizko dokumentuaren XIII.mendeko kopia bat baita. Horrez gain, Foru-dokumentuan aipatzen da Leitza, Aresorekin batera, 1192. urtean. Bi herriak elkartuta egon ziren 1770. urtera arte.

XVIII. eta XIX. mendeak zailak izan ziren, garai hartako gerrek (Konbentzio gerra, Karlistaldiak...) eta miseriak biztanleria galera ekarri zuen eta. Leitzar askok migratu zuen, gainera, zenbaitek Bizkaiko labe garaietan aurkitu zuten bizibidea, beste batzuk Ameriketara joan ziren… Garaiko biztanleriaren datuak aztertuz, biztanleriaren galera hori agerikoa da: 1.724 biztanle zeuden 1800.urtean, eta 1880. urterako kopurua 1.399ra jaitsi zen.

XX. mendean, berriz, egoera bere onera bueltatu zen eta biztanleria berriro gora egiten hasi zen, bere historiako biztanleria daturik altuenak lortuz. Burdinola, indartu zen Plazaolaren trenari esker eta lantegiak zabaldu ziren herrian.[1]

Zer ikusi

[aldatu]

Plaza zaharra: garai bateko herriko plaza izana, bertan kokatzen dira garai batean udaletxea izandakoa, herriko etxerik zaharrenak eta baita Domingoneko iturria ere

Herrian dauden etxean: ezinbestekoa da Leitzako alde zaharrean murgiltzea, bertako harrizko etxeen egurrezko balkoi luzeak eta puntu erdiko sarrera ikusgarriak miresten ditugun bitartean. Alde zaharreko etxeen kokapenari begiratzen badiogu, esaera batek dio Leitzako etxeak elkarrekin “haserreturik” daudela.[2]

Mikel Deunaren eliza

Itturizarrea

Zer egin?

[aldatu]

Peruharri: harri, herri eta mito

[aldatu]

Museo berezia, Iñakik eta Perurenatarrek, historia eta kultura harriaren bitartez kontatzen duten eremua. Kanpoaldean tamaina handiko eskulturak edo mitologia edo euskarari erreferentzia egiten dioten adierazpen artistikoak daude; baserri barruan berriz, kirolariaren argazki, jantzi eta oroigarriak, herri kirolez bustitako ganbara eta, nola ez, harriak nonahi, bakoitza bere istorioarekin. Zure neurrikoa altxatzen ausartuko al zara?[3]

Telefonoa: 659 70 10 45 Emaila: peruharri@hotmail.com

Bisitak, aldez aurretik hitzartu behar dira telefonora deituta.

Arro baserria: abereak eta Saralegi taloak

[aldatu]

1450 urte inguruko Arro baserriko behor, asto, antzara, ahate, txerri, ardi…ikusteko bisita eta talo tailer eta dastaketa egiteko aukera. Bertako abereak hainbat azokatan ere ikusiko zenituzten.[4]

Telefonoak: 948 51 01 98 / 610 37 85 43 Emaila: info@saralegitaloak.eus

www.saralegitaloak.eus

Ezinbestekoa aldez aurretik deitu eta hitzordua adostea.

Lesakenea landetxea, orein artean

[aldatu]

Bertan ostatu hartuta, oreinen ustiapen estensiboa eta erakusketa berezi bat ikusteko aukera dago.

Garai bereziak: urrian eta azaroaren hasieran, oreinen araldian eta berrea. Maiatzean eta ekainean erditzeak izaten dira. Otsaila eta martxoa bitartean, urteroko adarduraren erorketa eta berri eta handiagoaren agerpena.[5]

www.lesakenea.com

Ibilbideak

[aldatu]

Non jan

[aldatu]

Musunzar ostatua

Iruso ostatua (herrigunetik 4 kilometrora)

Jai-Alai ostatua

Sagasti jatetxea

Lo egin

[aldatu]

Musunzar ostatua

Iruso ostatua (herrigunetik 4 kilometrora)

Jai-Alai ostatua

Zer ikusi ondoren

[aldatu]

Ikus, gainera

[aldatu]

Kanpo estekak

[aldatu]
  1. https://leitza.eus/eu/leitza-ezagutu/historia/
  2. https://leitza.eus/eu/leitza-ezagutu/zer-ikusi/
  3. https://leitza.eus/eu/leitza-ezagutu/zer-egin/
  4. https://leitza.eus/eu/leitza-ezagutu/zer-egin/
  5. https://leitza.eus/eu/leitza-ezagutu/zer-egin/