Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Altzoko Haundiaren ibilbidea

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search
Altzoko Haundiaren ibilbidea
Ibilbide honen argazkiak igo
Altzoko Haundiaren ibilbidea 19.jpg
Altzoko haundiaren ibilbidea.jpg
Herrialdea Gipuzkoa
Zailtasuna Caoandanielinbluedoyouknow.svg Ezezaguna
Lekuak Altzo
Distantzia 4 km. Ordubete eta 30 mimutu.
Ingurunea Migel Joakin Eleizegi 'Altzoko erraldoiaren' jaioterriko plaza, erraldoiaren estatua, Altzoko errota, Altzo Azpiko eliza, Ipintza Haundi baserria
Abiapuntua Altzoko plaza
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Munduan Eleizegi Erraldoia, Euskal Herrian Altzoko Handia, eta Altzon Gure Haundie deitu zaio. Migel Joakin Eleizegi Ateaga Altzo Azpiko Ipintza Haundi baserrian jaio zen 1818an. 1830-32 aldera akromegalia eritasuna garatzen hasi zen, hipofisiak hormona gehiegi sortzen ziolako. Kontratuak sinatu eta munduan barrena ibili zuten. Bere garaiko paper eta egunkarietan aipatua izan zen eta erretratuak egin zizkioten.[1]

  • Antzokietan harridura sortzen zuen eta ikara ematen.
  • Erregina batek mutil ederra zela esan zion.
  • [w:eu:London|Londonen]] Regent Street-en gora eta behera ibili zen jeneral moduan dotore jantzita, atzetik soldadu multzo batzuela, danbor hots batean!
  • [w:eu:Paris|Parisen]], Susse etxean, igeltsuan sartuta eduki zituen eskuak, moldea egin eta brontzez kopiatzeko.

Migel Joakin Eleizegi 'Altzoko erraldoiaren' jaioterrian ibiliko gara, "Gure Handie" ibilbide zirkular bat egiteko aukera ederra dugu txango hau. Lau informazio panel jarri zituen udalak urtebeteko lanaren ondoren, 2017ko maiatzaren bukaeran ipini ziren panelak. Ibilbidea plazan hasten da, bigarren puntua Eleizegiren jaiotetxea izan zen Ipintza baserria da, hirugarrena Altzo Azpiko eliza, eta frontoiaren parean bukatzen da. Panelen diseinua Juanba Berasategirena da, eta testuak Koldo Izagirrerenak.[2]

Altzoko Gure Handie ibilbideko planoa.png

Ibilbidea[aldatu]

Altzoko herrian zehar ibilbide zirkular txiki bat egiteko aukera ederra dugu txangoa. Migel Joakin Eleizegi 'Altzoko erraldoiaren' jaioterriko plazatik Altzo Azpiko elizara jaitsi eta itzuli plazara. Haundia bizi izan zen Ipintza haundi baserritik pasatuko da. Frontoian dagoen erraldoiaren estatua, eta Altzoko errota ere ikusiko ditugu bidetik.

Altzoko plaza[aldatu]

Altzora iristeko, Alegiatik abiatuz gero, bi aukera ditugu. Lehena Altzo Behekoa igaro eta Altzo Goikora zuzenean igotzea da; bigarrena, berriz, Alegiatik Amezketara doan bidea hartu eta herritik ateratzean Altzo Goikora doan errepidea hartzea. Herriko plazatik abiatzen da ibilbidea, Batzarremuñon, bertan dagoen Interpretazio Zentroan Handiarekin zerikusia duten elementuak eta Tolosako Topic-ek utzitako bi txotxongilo ikusgai daude. Txapela, aulkia, eskularruak eta oinetako orkoia erreplikak dira; jatorrizkoak, Gipuzkoako Foru Aldiaren jabetzakoak izanik, San Telmo Museoan daude.

Santa Barbara ermita eta estatua[aldatu]

Plazatik frontoiraino joago gara. Santa Barbarako ermita dago aurreratxoago. Han ikus daitezke tamaina errealeko estatua estatua eta silueta bat frontoi barruan eskalatzeko heldulekuak dituen horma batean. Tamaina errealekoak izanda han egiaztatu daiteke zein handia zen Migel Joakin Eleizegi.

Frontoira heltzean ezkerraldeko bidea hartu behar da baserri batzuen artean Altzo Azpiko elizara jaisteko.

Altzo azpiko eliza[aldatu]

Bidaietatik etortzen zenean, Migel Joakin Eleizegi "Handia" Salbatore elizaren (Altzo Azpi) aurrealdean besoak luzatuz neurtu egiten zuen erretoreak, horman marrak zizelkatuz. Berdin egiten zuen behetik gora ere. Oraindik hortxe daude markak harrian. Bi testamentu egin zituen, eta 1861ean zendu zen. Altzo Azpiko hilerrian lurperatu zuten. Gauza franko esan eta idatzi izan da bere hezurrei buruz, baina inork ez zekien non zeuden, 2020an bertako hilerrian aurkitu ziren arte.

Altzoko errota[aldatu]

Salbatore elizatik salto bat egin daiteke errotaraino eta itzuli gero elizara.

Ipintza Haundi baserria[aldatu]

elizako ataritik gora doan bidetik igoko gara eta minutu batzuetan berriro aterako gara errepidera. Errepide zeharkatu eta baserri bat inguratuz laster helduko gara Haundia bizi izan zen Ipintza Haundi baserriraino.Baserria ikus daiteke kanpotik, baita tamaina errealeko beste eskultura bat eta panel informatibo bat ere bai.uhaitzen. Eskultura Juanito Lopek egin zuen 1968an. Hori ikusita goranszo bidea hartuko dugu zhuhaitzen arteko tunel moduko bate pasako eta laster berriro frontoirano helduko gara eta hasierako herriko plazara.

Altzoko plazaraino berriro[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

  1. Altzoko udaletik hartua
  2. Txantiloi:Eu «Altzoko Handia, gertuago - Altzo» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-10-04.