Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Altzo
Altzo | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualde | Tolosaldea |
Alkatea | Xabier Olano |
Izen ofiziala | Altzo |
Posta kodea |
20268 |
Herriburua | Altzo Muino |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 06′ 01″ N, 2° 05′ 03″ W / 43.1004°N,2.0842°WKoordenatuak: 43° 06′ 01″ N, 2° 05′ 03″ W / 43.1004°N,2.0842°W |
Azalera | 9.77 km² |
Mugakideak | Alegia, Leaburu, Lizartza eta Tolosa |
Demografia | |
Biztanleria | 448 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 45,85 bizt/km² |
altzo.net |
Altzo Euskal Herriko udalerri bat da, Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdekoa. 448 biztanle ditu. Herri euskalduna da, UEMA mankomunitateko kidea. Donostia 32 kilometro hegoaldera dago.
Iparraldean Tolosa eta Leaburu, hegoaldean Tolosa berriz ere, ekialdean Lizartza eta mendebaldean Alegia udalerriak mugakide ditu.
Bi auzo nagusitan banatzen da herria: Alde batetik Altzo Azpi gunerik zaharrena dena, baina gaur egun baita txikiena eta biztanle gutxien daukana ere, eta Oriako ibarrean kokatuta dagoena. Bestetik, Altzo Muino dago, herriko goialdean eta Oria eta Araxes ibaien artean kokatua, bertan biztanle gehien bizi dira eta udaletxea dago.
Altzori buruzko daturik zaharrenak XI. mendekoak dira. Altzoko dokumentu zaharrena, izan ere, 1025ekoa da, Nafarroako errege Antso Garzeitz III.aren garaikoa. Dokumentu horren bitartez, Gartzia Azearitz nafarrak (Gipuzkoako jauna) eta haren emazte Gaila altzotarrak Altzoko San Salbador Olazabalgoa monasterioa eta haren ondasunak San Juan de la Peña monasterioari eman zizkioten, dohaintzan. Latinezko dokumentu horixe da Gipuzkoa izenaren lehen aipamen idatzia, Ipuscua formarekin.[1]
1374an Altzok aliantza egin zuen Tolosarekin, nahiz eta udaletxea eta administrazio zibila mantendu zituen. 1615ean Felipe III.ak hiri titulua eman zion Altzori eta Tolosatik bereizi zen.[2]
Ezagutu
[aldatu]Zer ikusi
[aldatu]- Otsabio-Zarateko Estazio Megalitikoa
- Altzoko pagoa: 1836an w:eu:Manuel Antonio Imatz bertsolariak landatutako pago arrunta.[3]
- Jasokundeko Ama Birjinaren parrokia-eliza (Altzo Muino): XVIII. mendekoa (1535ean eraikitzen hasi eta 1717an bukatu). Portiko gotikoa dauka.
- Salbatore parrokia-eliza (Altzo Azpi): monasterio erromaniko baten gainean eraikia.
- Zuaznabar Haundi baserria: XVI. mendekoa. Eusko Jaurlaritzak kultura interesdun ondaretzat izendatu du.
- Altzoko erraldoiaren erliebea, Ipintza baserriaren alboan dago eta Juanito Lopek egin zuen 1968an.
- Altzoko Haundiaren ibilbidea Wikiliburuetan. 2017ko maiatzaren bukaeran ipini ziren panelak. Ibilbidea plazan hasten da, bigarren puntua Eleizegiren jaiotetxea izan zen Ipintza baserria da, hirugarrena Altzo Azpiko eliza, eta frontoiaren parean bukatzen da. Panelen diseinua Juanba Berasategirena da, eta testuak Koldo Izagirrerenak. [4]
- Kondeko errota. Altzo Azpin dago.
Zer egin?
[aldatu]Hainbat ibilbide egin daitezke herrian zehar. Horietako batek Altzoko Haundiak ("Handia" pelikulakoa) herrian zehar utzi zituen aztarnak bisitatzen ditu mendira joan gabe. Udalak mapak eta informazio osagarriak eskaintzen ditu:
-
Hainbat ibilbide
-
"Gure handie" ibilbidea
Ibilbideak
[aldatu]- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Altzoko erraldoiaren lurretan
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Altzoko Haundiaren ibilbidea
Non jan
[aldatu]Herriko plazan Sukaldea irekita: 13:00 - 15:30 Astean zehar irekita: 10:00 - 19:00 Asteburuetan 10:00etatik 24:00etara. (ASTEARTEAK ATSEDEN EGUNA) 943 652 262 Berezitasunak: Txerrikumea eta arkumea enkarguz.
Lo egin
[aldatu]Herriko plazako ostatuan.
Zer ikusi ondoren
[aldatu]Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Altzo Wikipedian
- ↑ Txantiloi:Gaztelania Sarasola Etxegoien, Nerea. (2010). «El poblamiento medieval de Gipuzkoa: Revisión crítica del registro arqueológico» Munibe Antropologia - Arkeologia (61): 338–393 ISSN 1132-2217 . Noiz kontsultatua: 2020-09-17.
- ↑ Txantiloi:Eu «Altzo - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
- ↑ Txantiloi:Eu «Imaz-en pagoa» Altzo . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
- ↑ Txantiloi:Eu «Altzoko Handia, gertuago - Altzo» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-10-04.