Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Tolosa

Wikibookstik
Tolosa
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
AutonomiaEuskal Autonomia Erkidegoa
ProbintziaGipuzkoa
Izen ofiziala Tolosa
Posta kodea 20400
Herriburua Tolosa
Geografia
Koordenatuak 43° 08′ 19″ N, 2° 04′ 21″ W / 43.1386°N,2.0724°W / 43.1386; -2.0724Koordenatuak: 43° 08′ 19″ N, 2° 04′ 21″ W / 43.1386°N,2.0724°W / 43.1386; -2.0724
Map
Azalera 37.39 km²
Altuera 75 m
Mugakideak Alkiza, Albiztur, Alegia, Ikaztegieta, Legorreta, Hernialde, Anoeta, Irura, Villabona-Amasa, Ibarra, Leaburu, Altzo, Berastegi, Lizartza, Gaztelu, Araitz eta Amezketa
Demografia
Biztanleria 20.065 bizt. (2023)
Dentsitatea 536,64 bizt/km²
tolosa.eus… eta tolosa.eus…

Tolosa Euskal Herriko udalerri bat da, Gipuzkoan. 20.065 biztanle ditu.

Ezagutu[aldatu]

Tolosaldea eskualdeko hiriburua da eta Donostiatik 26 kilometrora dago. XIX. mendean hamar urtez Gipuzkoako hiriburu izan zen eta horren lekuko gaur egun zutik darraien Aldundiaren jauregia dugu. Oria ibaia bertatik igarotzen da eta iragan industrial garrantzitsua izan du, batez ere papergintzari lotutakoa. Papergintzaren gainbeheraren ondorioz, herriak krisialdia pasa zuen 80. hamarkadan, baina bere burua berregin eta eskualdeko eta zenbait arlotan Gipuzkoako erreferente kulturala eta ekonomikoa da.

Gastronomiak berebiziko garrantzia du Tolosan eta famatuak dira "Tolosako Babarrunak". Udazkenean Babarrunaren eguna ospatu ohi da eta azken urteetan euskal jaien antza hartzen ari da. Babarrunekin batera, txuleta da beste jaki ezaguna. Honek ere badu bere ospakizuna "Haragi" delako jaialdian.

Kultura mailan, sona berezia dute Tolosako Inauteriek. Ez dute etenik ezagutu, ez frankismoaren garaian ere, eta Euskal Herriko hiri-inauteri esanguratsuenak dira. Alta, bidaiariak kontuan hartu behar du jendea igandetik asteartera baino ez dela mozorrotzen, eta trufa eta txanza ugari egiten direla larunbatez mozorrotuta datozen kanpotarrekin. Beste jai esanguratsuak San Joanak dira. Azken urteetan Inauteriek adinako jendetza biltzen dute.

Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketa urrian, eta Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia azaroan, dira herriak dituen kultur eskaintza berezienak. Kultura azpiegituren artean, aipatzekoa da TOPIC txotxongiloen museoa eta Leidor antzokia.

Zer ikusi[aldatu]

Zer egin?[aldatu]

  • Azokak: larunbata goizetan auzoka egiten da Tolosan 3 gune desberdinetan:
    • Zerkausia: barazki eta baserriko produktuen azoka.
    • Euskal Herria plaza: jantziak eta erropa azoka.
    • Berdura plaza : landare eta lore azoka.

Ibilbideak[aldatu]

Non jan[aldatu]

  • Orbela taberna: Arostegieta kalean, eguneko menua izaten du. Aukera nahiko zabala. Gomendagarria da txipioi arrazioak.
  • 1990 Gastroteka: Euskal Herria plazan, hanburgesak eta pintxo eskaintza zabala dute.
  • BideBide: Euskal Herria plazan, plater konbinatuak, platerak eta ogitartekoak. Hotela ere bada.
  • Casa Julian: Txuletan berezitua.
  • Nicolas: Zumalakarregi kalean, Txuletan berezitua.
  • Solana: lokal txikia Solana kalean, eguneko platera ematen dute. Hestebeteak, urdaiazpikoak eta gazta. Ardo ona probatzeko leku egokia.
  • Babes: Errementari kalean, urdai frijitu ederra.
  • Ama: Arostegieta kalean, lokal txikia baina benetako altxorrak dituena. Kroketa mundialak dira. Sasoiko produktuak erabiltzen dituzte.

Lo egin[aldatu]

  • BideBide Hotela., Euskal Herria plaza 1, +34 943 23 11 11, ., . Hotel ireki berria Euskal Herria plazan Topicen ondoan. Jatetxearekin bat egiten du. Oso garbia eta atsegina da. Kontuan hartu behar da Inauterietan eta larunbata goizeko merkatu egunetan izaten den zarata. 55-162 euro. https://hotelbidebide.eus/

Zer ikusi ondoren[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo estekak[aldatu]