Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Azanzorea kobako bidea

Wikibookstik
Azanzorea kobako bidea
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Oso erraza
Distantzia 2,1 km
Ingurunea Burgi eta Bidankotze artean, Erronkariko bide erraza. Eskaladako guneak badira ere.
Abiapuntua Burgi
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

[aldatu]

Bide-zidorra Burgitik Bidankozera doan errepidearen eskuinaldetik abiatzen da, eta bertan autoa aparkatzeko leku txiki bat dago. Familientzako ibilaldi aproposa da, behin bidezidorrean, ordu erdi baino gutxiagoan kobazulora iristen garelako[1].

Haitzuloa, edertasun handiko amildegi baten burualdean dago. Haitzuloaren tontorretik ur-jauzi txiki bat sortzen da euriteen garaian, paisaia edertzen duena.

Erreferentziak

[aldatu]
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/que-ver-hacer/recurso/Senderosyrutasbici/8763/Sendero-Cueva-de-Azanzorea.htm