Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Burgi

Wikibookstik
Burgi
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Elena Calvo Petroch (en) Itzuli
Izen ofiziala Burgui
Burgi
Posta kodea 31412
Herriburua Burgi
Geografia
Koordenatuak 42° 44′ 12″ N, 0° 59′ 12″ W / 42.73678965°N,0.98677438°W / 42.73678965; -0.98677438Koordenatuak: 42° 44′ 12″ N, 0° 59′ 12″ W / 42.73678965°N,0.98677438°W / 42.73678965; -0.98677438
Map
Azalera 64.33 km²
Altuera 631 m
Mugakideak Nabaskoze, Galoze, Bidankoze, Erronkari, Garde eta Salbaterra Ezka
Demografia
Biztanleria 195 bizt. (2023)
Dentsitatea 3,03 bizt/km²

Burgi Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 195 biztanle ditu.

Ezagutu

[aldatu]

Burgi herria Erronkari ibarrerako sarrera da, Eska ibaiak Borregil (1.420 m.) eta Haitzeko Ama Birjina (1.294 m.) mendien artean sortzen duen arroila igaro eta gero hegoaldetik iristen bagara. Aragoiko mugatik hurbil egonda, ibarraren defentsarako gaztelu garrantzitsu bat egon zen bertan, eta halaber oraindik ere hantxe daude VIII. mendean San Eulogio bisitatu zuen Urdaspaleko beneditar monasterioaren hondakinak.

Erromatar zubia zain daukagu herrirako sarreran, bere postaleko itxura ezaguna guri eskainiz. Hasierako lau arkuak, goragunea eta Eska ibaiaren urak urratzeko baliatzen dituen brankak beren hartan daude oraindik ere. Uretan gora metro gutxi batzuk eginik, almadiak jaisterakoan igarotzen zuten presa edo "portu" txiki batek gogorarazten digu zur ustiaketa, abeltzaintzarekin batean, bertako biztanleen eginbehar nagusia izan dela.

Burgiko etxeak Eska ibaiaren eskuineko bazterrean tarteka-marteka pilatzen dira. Karrika harriztatuak eta teila kurbatua zein teilatu-hegal atereak dituzten etxeak dira bere ezaugarriak.

Bere udal barrutian natura-balio handiko tokiak daude, Sasiko Baltsak edo Burgiko arroila, Natura Erreserba izendatua eta Europa osoko sai arre kolonia handienetariko bat dena, bere pareta ikaragarrietan bizi diren harkaitzetako beste hegazti guztiak ahantzi gabe, noski.

Egun, almadia Burgi herriaren nortasun sinbolo bilakatu da, Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak antolatzen duen Almadiaren Egunari esker, almadia lanbide zuten guztien gorazarre gisa.[1]


Zer ikusi

[aldatu]

Almadiaren museoa [2].

Burgiko arroila

Zer egin?

[aldatu]

Ibilbideak

[aldatu]

Non jan

[aldatu]

Lo egin

[aldatu]

El Almadiero Landa Hostala

Zer ikusi ondoren

[aldatu]

Ikus, gainera

[aldatu]

Kanpo estekak

[aldatu]
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=2010&
  2. https://almadiasdenavarra.com/eu/almadiaren-museoa/zer-da/.