Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/GR 321: Erronkariko Errege Bidea

GR 321: Erronkariko Errege Bidea
HerrialdeaNafarroa Garaia
Zailtasuna Ezezaguna
LekuakBurgi - Izaba - Belaguako aterpea
Distantzia22,5 km (7 h 39 min) + 18,5 km (7 h 04 min)
InguruneaBurgi eta Belagoako aterpearen artean, Erronkariko bide erraza. Eskaladako guneak badira ere.
AbiapuntuaBurgi
Informazioaren iturriaLehenengo informazio iturria

GR 321 edota Erronkariko Errege Bidea Nafarroako Erronkari bailaratan barna doan ibilbidea da, Burgin eta Izaban

Ibilbidea

[aldatu]

Erronkariko Errege Bidea antzinako erromatar bide bat da, eta ibarreko herrien arteko lotura-bidea izan zen mendeetan. Burgiko arroilan zehar sartzen zen Aragoiko lurretatik, eta ibarrean gora egiten zuen Ezka ibaiaren ondotik, Frantziako muga igaro arte Arrakogoitiko lepotik. Ibilbide historiko hau GR gisa berreskuratu eta homologatu da, ibiltarientzat. Bide nagusian, bi etapa daude (Burgi-Izaba eta Izaba-Arrakogoiti), eta ibarreko beste herrietara doazen hiru bide-adar: Bidankoze, Garde eta Uztarrozera., Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da. [1]

Etapak

[aldatu]

Ibilbideak honako bi etapa hauek osatzen dute:

  • 1. etapa: Burgi - Izaba
    • 1. bide-adarra: Burgi-Bidankoze
    • 2. bide-adarra: Erronkari-Garde
    • 3. bide-adarra:: Izaba-Uztarroze

Erreferentziak

[aldatu]
  1. ↑ (Euskaraz) Nafarroako Gobernua. (2020). GR 321 Errege Bidea 1. etapa: Burgi-Izaba. Nafarroako Gobernua.
  2. ↑ (Euskaraz) GR321 rrege Bidea - 2. etapa. Kontrabandisteen Bidea: Isaba - - Belaguako aterpea. Nafarroako Gobernua.