Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Miramongo basoa

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search
Miramongo basoa
Ibilbide honen argazkiak igo
71354-Gipuzkoako ibilbidea Miramongo basoa.svg
Herrialdea Gipuzkoa
Zailtasuna Star icon containing star icon.svgStar icon containing star icon.svg Erraza
Lekuak Miramon, Miramongo basoa
Distantzia 4,8km. Ordu 1 eta 30 mn.
Ingurunea Bertan dauden baso eta ur habitat desberdinek ahalmen handia dute askotariko espezieak hartzeko.
Abiapuntua Miramon (Donostia)
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Bertan dauden baso eta ur habitat desberdinek ahalmen handia dute askotariko espezieak hartzeko. [1]

Ibilbidea[aldatu]

Miramonen kokapenari eta hango maldei esker, ingurune horretan baso sistema bat sortu eta mantendu da denboran. Baldintza zailetan —A-8 autobidearekiko muga—, hango baso eta ur habitat desberdinek askotariko espezieak hartzeko duten potentziala areagotzen dute. Hiriaren hegoaldean dauden 130 hektarea horietan, hiru eremu aurkituko ditugu: Parke Naturala, Teknologi Elkartegia eta bizitegi auzoa. Segidan proposatzen dizugun ibilaldi hau Parke Naturalean egingo dugu, eta haren basoan murgilduko gara horretarako prestatu eta landu diren xenda eta bideetan barna.

Mikeletegi pasealekuaren amaieran dagoen aparkalekuan emango diogu hasiera ibilbide honi. Gertu, asfaltatutako bide zabala ikusi, eta handik abiatuko gara, apenas aldaparik igo eta jaitsi gabe. Ezkerrera, baso trinkoa izango dugu begi bistan, eta eskuinaldera, berriz, Elkartegiko eraikin modernoak. Horien artean, laster, Arbideko dorre ezagunak ikusiko ditugu. Erraz egingo dugu aurrera, eta kilometro eta erdi pasatxo bete ondoren, ezkerretik ateratzen den lurrezko pista bat hartuko dugu maldan behera. Berehala murgilduko gara basoan.

Han, inguruan gertatu den garapen urbanistikoaren ondorioz gizakiak basoberritzeko landatu dituen hainbat espezierekin batera daude zuhaitz autoktonoak. Miramongo parkearen landaretza potentziala bi taldetan bana daiteke: harizti azidofiloa alde batetik, eta harizti baso mistoa bestetik. Horrela, mota askotako zuhaitzak aurkituko ditugu gure ibilbidean, gaztainondo, gorosti, zumar, haritz kandudun, urki, astigar arrunt, pinu, pago, haltz, ezki eta hurritzak, besteak beste. Itxura horretako basoan zehar, altuera galduko dugu errekastoaren paraleloan jaitsiz. Ezkerrean ikusiko dugun egurrezko lehen zubitxoa utzi, eta aurrera jarraituko dugu, erreka gainditzen laguntzen duen egurrezko beste zubi baten ondora iritsi arte. Hori gurutzatu, eta aurrez aurre ikusiko dugun malda pikoari aurre egingo diogu, gizakiak jarri dituen egurrezko mailak aprobetxatuz. Gora heltzean, A-8 autobidearen paraleloan doan bidezidorretik metro batzuk egin, eta berehala beste malda piko bat agertuko zaigu aurrean. Aurrekoan bezala, honetan ere egurrezko maila batzuk izango ditugu Manda errekaraino jaisteko. Egurrezko zubitxoaren ondora heltzean, ez dugu gurutzatuko, eta, ezkerretik ateratzen den xendan barrena, errekaren paraleloan jarraituko dugu. Bidearen tarte honetan, hobeto bereiziko ditugu zuhaitz motak, baita horietan dantzan eta kantuan ibiltzen diren txoriak ere.

Bide erosotik segituz, zubi batek gurutzatzen duen urtegi txiki batera helduko gara, eta bertako ihien artean narrastiren bat edo beste ikusteko aukera izan dezakegu. Beste kilometro erdi bat aurrerago, aldapa igo, eta bide asfaltatura iritsiko gara. Basque Culinary Center eraikinaren azpiko aldetik hedatzen den bideari segituz, hormigoizko zubi luze baten ondora ailegatu, hura gurutzatu, eta azken metroak egingo ditugu.

Erreferentziak[aldatu]

  1. Berriatik hartua