Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Donostia
Itxura
Donostia | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Probintzia | Gipuzkoa |
Euskal Autonomia Erkidegoko eskualdea | Donostialdea |
Alkatea | Eneko Goya Laso |
Izen ofiziala |
Donostia San Sebastián |
Posta kodea |
20001–20018 |
Herriburua | Donostia hiria |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 19′ N, 1° 59′ W / 43.32°N,1.98°WKoordenatuak: 43° 19′ N, 1° 59′ W / 43.32°N,1.98°W |
Azalera | 60.89 km² |
Altuera | 6 m |
Mugakideak | Astigarraga, Errenteria, Lasarte-Oria, Orio, Pasaia, Usurbil, Andoain, Hernani, Zizurkil eta Arano |
Demografia | |
Biztanleria | 188.743 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 3.099,74 bizt/km² |
donostia.eus, donostia.eus, donostia.org eta sansebastian.org |
Donostia Euskal Herriko udalerri bat da, Gipuzkoan. 188.743 biztanle ditu.
Ezagutu
[aldatu]Zer ikusi
[aldatu]- Ikuspegi zoragarriak ditu Igeldo mendi gailurretik eta hegaletik mendebaldera, badiaren eta hiri erdialdearen gainean.
Zer egin?
[aldatu]Ibilbideak
[aldatu]- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Artikutzako burdinbidearen arrastotik
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Burdin meategien bideak
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Buruntza Lasarte-Oriatik
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Endarako itzulia
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Galdakaoko burdin hesian gaindi
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Goizarin eta Elama
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Mendikuteko gaztelua
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Miramongo basoa
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Oberango basoa
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Tontortxikiko tumuluak
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Uliako xendak
Non jan/edan
[aldatu]- Juantxo taberna. Bokadiloak eta pintxoak, goxoak eta prezio merkean, jateko mahaiak ditu, barruan zein kanpoan. Famatuak ditu patata tortilla otarteko eta bolitxeak. Laster ateratzen dituzte gauzak. Kartelak eta menuak eu/es elebitan. Zerbitzu eta lan euskaraz. Kokapena: Embeltran kalea, 6. Alde Zaharra [1]. +34 943 427 405. Eguneratuta: 2020/07/03
- Trikuharri jatetxea. Ondarretatik hurbil. Bokadiloak, pintxoak eta razioak, baita menua ere, goxoa eta kalitate-prezio oso ona. Jateko mahaiak ditu, barnealdean zein kanpoan. Laster ateratzen dituzte gauzak. Ez utzi probatu gabe patatabrabak! Abegitsuak. Askotariko giroa: turistak eta betiko bertakoak, gazteak zein zaharrak. Kartelak eta menuak eu/es elebitan. Zerbitzu eta lan euskaraz. Kokapena: Matia kalea, 35. Antigua [2]. +34 943 219 204. Eguneratuta: 2020/07/28
- Alboka taberna. Aspaldiko edaritegia Easo kalearen erdian. Giro lasaia, eserlekuak eta musika eklektikoa. Askotariko garagardoak, era horretako garagardoen ohiko prezioan. Jendetsua ostiral arratsaldean. Zerbitzua euskaraz. Kokapena: Easo kalea, 37. Amara Zaharra [3]. +34 943 470 428. Eguneratuta: 2023/04/11
- La Bodeguilla taberna. Edariak, kafeak, mokaduak eta pintxoak, goxoak eta ohiko prezioan, kontsumorako mahaiak ditu, barruan zein kanpoan. Askotariko tortilla ederrak. Laster ateratzen dituzte gauzak. Jarrera positiboa, baina zerbitzua ez da beti euskaraz. Kokapena: Easo plaza, 3. Amara Zaharra [4]. +34 943 475 546. Eguneratuta: 2023/04/11
- Aratz jatetxea. Zabaleta anaien Igara auzoko jatetxea, gero eta ospe handiagoa hartua. Euskal sukaldaritza tradizional eta berria. Aukera zabala, menutik pintxo eta razioetara. Barnealdean badu jatetxea, eta kanpoan mahaiak. Kalitate-prezio nahiko ona du. Jendetsua izan ohi da. Webgunea erdaraz, kartel eta menuak, eu/es elebitan. Euskaldunekiko abegitsua, baina zerbitzua ez da beti euskaraz. Kokapena: Igara bidea, 15. Igara. [5]. +34 943 219 204. Eguneratuta: 2020/08/06
- Mala Gissona Beer House. Garagardo sorta zabala duen garagardotegi atsegina, baita espazio zabala ere, mahaiak eta aulkiak dituela, barnealdean zein kalean. Jateko mokadu gutxi batzuk baditu (oilasko hegaltxoak, hanburgesak...). Euskal baleazaleen inguruko dekorazioa (hortik datorkio izena), eta musika lasaia du (jazza, folk...). Zerbitzua nahiko laster edarietarako. Kartelak eta menuak eu/es elebitan. Ez du zerbitzua euskaraz bermatzen. Kokapena: Zabaleta kalea, 53. Gros [6]. +34 943 045 253. Eguneratuta: 2020/08/06
- Cachón. Donostia erdi-erdiko betiko taberna-jatetxe lasaia, bereziki otarteko, pintxo eta razioetarako. Donostia du dekorazioko gai nagusia. Jendetsua izaten da unearen arabera. Zerbitzua laster eta produktuen aukera zabala. Mahaiak ditu kanpoan zein barnealdean jateko eta edateko. Prezioak Donostia erdialdeko ohikoak. Kartel batzuk eta menuak eu/es elebitan. Ez du bermatzen euskarazko zerbitzua. Kokapena: San Martzial Kalea, 40. Donostia Erdialdea. [7]. +34 943 427 507. Eguneratuta: 2020/08/05
- Aukera Bar. Amara Berri auzoan. Toki lasaia eta txikia, janari oso ona. +34 943 45 91 38. Eguneratuta: 2020/08/22
Lo egin
[aldatu]Zer ikusi ondoren
[aldatu]Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Donostia Wikipedian