Edukira joan

Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Tontortxikiko tumuluak

Wikibookstik

Page Modulu:Infobox/styles.css has no content.

Tontortxikiko tumuluak
Mapa
HerrialdeaGipuzkoa
Zailtasuna Oso erraza
LekuakTontortxikiko lau tumuluak, Igeldo, Usurbil eta Orioko mugen artean
Distantzia400 metro, 15 minutu joan etorria.
InguruneaOrioko merenderotik abiatuta, umeekin egiteko txango lasai bat.
AbiapuntuaOrio

Igeldoko Estazio Megalitikoaren parte dira Tontortxikiko tumuluak. Lau tumulu, ikusgarriak eta bata bestearengandik oso gertu, ume txikiekin ere egin daitekeen paseo batean. Donostiatik ere abiatu zaitezke, Igeldora igota.

Testuingurua

[aldatu]

Igeldoko Estazi Megalitikoa 4 trikuharrik (horietako bat 1989an suntsitua), 4 tumuluk eta 3 jentilbaratzek osatzen dute, eta izen bereko mendiguneko gandorrean barrena kokatzen dira, Donostia, Orio eta Usurbil udalerrietan.

Megalitoen multzo hori, Gipuzkoako lurraldean kokatutako beste 28 bezala, Euskal Jaurlaritzak Sailkatutako Kultura Ondasun izendatua du, Monumentu Multzo kategorian.

Ibilbidea

[aldatu]

Ibilbidea Orio-Igeldoko merenderoan hasiko dugu, bertan merendatzeko zein aparkatzeko leku zabala dago, Kukuarri eta Mendizorrotz mendien artean. Seinale batek eta panel batek argitzen dute zein den bidea.

Ikusiko dugun lehen tumulua Tontortxiki II da, bidearen ezkerreko aldean.

Metro batzuk aurrerago Tontortxiki III eta IV tumuluak daude, elkarrekin, aldapa txiki eta oso suabe batean.

Gorago Tontortxiki I tumulua ikusiko dugu, tontorrean bertan eta Usurbil eta Orioren arteko mugarri baten ostean.

Itzala duen bide erraz bat da, inongo zailtasunik gabekoa.

Erreferentziak

[aldatu]