Edukira joan

Euskaldunak Munduko Itsasoetan zehar XIV - XVI. mendeak/Itsasoko Historiak/Urdaneta

Wikibookstik

Urdanetaren kontakizuna Loaisa – El­kanoren espedizioa

[aldatu]

Garai hartan Villafranca de Orian –gaur Ordizia– jaio zen Urdanetak Ter­nuako bidea jarraitu izan balu, oso bestelakoa zatekeen haren bizi­tza eta anonimaturik osoenean gal­duko zen. Beste bidea hartu zuen hark, abenturarena, eta horregatik Indietako Kon­tseiluaren aginduz ida­tzi zuen «de la Armada e viaje que llevó el Comendador Loaisa a los Malucos», 1537ko urtarrilaren 26an Valladoliden aur­keztu zuen obra.

Adierazgarria da izenburua «La relación que Andrés de Urdaneta hace a vuestra Sacra majestad de la Armada que vuestra majestad mandó para la especería con el Comendador Loaisa el año de quinientos e veinte e cinco». El­kano hil zeneko bidaia zen, eta Urdanetak sinatu zuen haren testamendua. Harrotasunez, nola ez, hasiko zuen kontakizuna!


Irteera

[aldatu]

Luzeak izan ziren prestaketak, nabigazioal­di horretan ezinez­koa izango zen hor­nigaiak eskura­tzea eta aurrez dena pen­tsatu beharra zegoen. Abuztuaren 14an abiatu ziren.

Ekinozio‑lerroan itsasontzi portugal­dar batekin egin zuten topo hilabete eta erdi nabigazioan zeramatela. Tiroren bat, hi­tzak, kortesiak... Espainiarako eskuti­tzak, izan ziren bai gorabeherak! Aurrera egin zuten bidean, aur­kako haize, bareal­di eta haize falta eta guzti.

Urriaren erdial­dera ikusi zuten San Mateo irla eta han, ekinozio az­pian, ur edangarria bil­du zuten. Pinguinoak hil zituzten, arrain handi eta eder bat jan ere egin zuten, baina esteetako gorabeherak eragin ziz­kien eta bizirik ez zirela irtengo uste izan zuten. Brasilgo kostal­dean aurrera egin zuten, Rio de la Plata igaro eta menpean hartu zituen ekaitz batean Capitana itsason­tzia begien bistatik gal­du zuten, beste itsason­tzi bat atzean gel­ditu zen. Eta Santa Cruz deri­tzon parajera hel­du ziren.


Itsasarteko igarobidea

[aldatu]

Juan Sebastian El­kano zen Itsasartearen bila paraje haietatik barrena lehendik ibilia zen bakarra. El­kanoren itsason­tzian kapitainen ba­tzarra egin zen, kon­tziente ziren Itsasartea igaro­tzeko berandu zebil­tzala. Uharte batean, guru­tze baten az­pian, ohar‑eskutitz bat uztea erabaki zuten, esanaz aurrera zihoazela sardinen uharteetara sutako egurra egin eta ura har­tzera. Itsasartea igaro­tzea zen obsesioa, gaur egungo mapetan ikusi hu­tsak izua sor­tzen duen pasabide hura zehar­ka­tzea, labirinto baten an­tzekoa bai­tzen. Baina, utz diezaiogun Urdanetari hitz egiten!

Loaisaren interesen arabera aukeratutako kapituluak –Madrilen auzi batean aur­keztu ziren 1540eko urtarrilaren 4an– Loaisa Komendadorearen herio­tzarekin ixten dira. Gaixorik eta hil zorian zen El­kanoren oinorde izan zen Loaisa ordu ba­tzuetan kapitain jeneral gisa.


Urdaneta kontalari

[aldatu]

Grazia badu Urdanetak kontalari moduan. Ekin­tzetan oinarri­tzen da eta zehaztasuna du hark kontatutakoak. Kontakizunean protagonistak elementuak dira: haizea, ho­tza, ekai­tza; eta maila txikiago batean, oso euskal­dunona den soiltasun batez, den guztiari aurre egiten zioten gizonak. Ez du lirismorik, ez paisaiaren deskribapenik, literaturan usu den dramatismorik. Ekin­tza da epika, ez kontakizuna.

Itsusiak direla esango su patagoniarrez. Kalifika­tzaile bi­txia! Motz eta labur aipa­tzen ditu itsasoa, pinguinoak, itsas lehoiak, elurteak eta zuhaiztiak, ibaiak eta portu naturalak. Txaneleko arran­tzak, itsason­tziak nahiz batelak berreskura­tzeak garran­tzi eta pisu gehiago du. Ez dute aztora­tzen, ez herio­tzak ez huts egiteek. «Murió», «se anegaron», «no los vimos nunca más». Zenbait unetan amaieraren larria bizi izan zuen, «gal­tzea» hi­tzaren bidez adierazten du, eta orduan­txe tximista batek bezala argizta­tzen du Jainkoaren oroi­tzapena, ohikoa ez den esamol­dez: Jainkoarren, errukia!


Juan Ladrilleroren espedizioaren kontakizunetik

[aldatu]

Urte ba­tzuk gerora Juan Ladrillerok balentria errepikatu zuenean, haren Relación lanean lurral­de berak aur­kituko ditugu, eta an­tzeko larrial­diak sufrituko ditu. Haren Relación hartan –bide batez esan dezagun, Miguel Goizueta eskribauak sinaturik zegoen– lurral­deak eta jendeak lasaikiro deskriba­tzen ditu, muinoetatik jaisten diren haize «refriegas infer­nales» haiek «nos hacían ser santiguadores y aun decir las letanías». Larrial­di horietako batean, urtarrilaren 13an, haizeteak kable bat eten zuen, «en quien después de Dios confiábamos». Bukaera zirudien.

Huraxe bai adieraz­pide ederra, halako larriune batean! Aipa dezagun ez zaio edertasunik falta egileak berak Costa del Mar Oceano lanean, hasi Val­diviatik eta Magallanes itsasarteraino –biak bar­ne– egiten duen deskribapenari ere. Ez du harridurarik ez­kuta­tzen Itsasarteko mendilerro elurtuen, elur‑jauzi izugarrien eta –artean izenik gabeko– izozmendi galanten aurrean. Er­ne jar­tzen du nabiga­tzailea, kostatik aparte joan dadin.

Urdanetak Itsasarte ikaragarria igaro zuen, baina Ozeano Bareak gel­diarazi zuen. Molukak uharteetan hamar bat urte gel­ditu zen, portugal­darrei aurre egiten, bere herritar Martin Iñiguez Kar­kizanorekin. Lisboatik barrena itzuli zen Espainiara, ihes egitea lortuta. Ez zituen gorde, ordea, nabigazioari eta itsasbideei buruz zekarz­kien paper interesgarriak. Horren guztiaren berri eman zuen Indietako Kon­tseiluan eta Espainia Berrirantz (Mexikora) itsasoratu zen, eta han Agustindarretan sartu zen 1553an. Historiak, alabaina, beste balentria handi batera deitu zuen, Tor­navueltako bidaiara.


Itzulera

[aldatu]

Anaia Andres Urdanetaren joan‑etorria Mexiko - Filipinak - Mexico

[aldatu]

Hala ere, El­kanorenaren ondoren, garran­tzirik handieneko itsas balentria Anaia Andres Urdaneta gipuz­koarrarena da, 1526an bere sinadura El­kanoren testamenduan jarri eta 1553ko mar­txoaren 20an Agustindarretan profesa egin zuenarena.

Esperien­tzia handia lortu zuen, Ozeano Barean hamar urtean zehar, haize, itsasal­di eta legoetan. Nobizio‑maisu erretiratu bilakaturik, penaz jakiten zituen zenbait on­tzidiren porrot zalaparta­tsuak, Filipinetatik Mexikora itzulerako bidaia aur­kitu nahian gerta­tzen zirenak; beste modurik ez bai­tzuten Ekial­de Urrun hartan Koroaren perla haren –7000 uharteren– zain­tza ziurta­tzeko.


Itzulerarik gabeko bidaia

[aldatu]

Hain zuzen ere, Garzia Loaisaren espedizioak (1525), El­kano bezala, saiakera hartan hil bazen ere, Molukak, Palau eta Filipinak uharteen arteko anexioa egiteko bidea ireki zuen, baina urte asko pasa ziren itzul­tzeko bidaia erregularizatu baino lehen. Saavedra, Grijalva eta Villalobosen erabateko porrot galantek egiteke uzten zuten itzulerako balentria, Mexikoko Mendoza eta Belasko erregeordeak hala kez­karazi zituenak.

Villalobosek 370 gizonekin izandako porrotaren ondoren (1542), eta Ber­nardo de la Torre eta Iñigo Ortiz de Retesen beste bi saioren ostean (1544 5), gal­duak ziruditen itzulerako aukera guztiak, eta Mexikoko hedapena gel­diarazia.


Urdanetaren gora­tzarrez­ko erretratua

[aldatu]

Erregearen belarrietara iri­tsi zen Urdanetaren sona. Ez da harri­tzekoa. Esteban Salazar kartusiarrak bere Discursos sobre el Credo (Barcelona 1591) lanean ezohiko gora­tzarre bat eskain­tzen digu agustindar bilakatutako gipuz­koarrari eskainitakoa, non ez baita jakiten haren erlijioz­kotasunak eta apaltasunak, edo, kosmografo eta nabiga­tzaile dohainak egiten duen distira gehiago. Honela dio:

Zeinek uste zuen halako gora­tzarre mami­tsu eta betea aur­kitu behar zenik Kredoari kartusiar batek egin zion azalpen batean? Goierriko gizon irmo eta jakin­tsu bezain hi­tzetan zuhur horrek eginikoa zen, non artean garaitu gabeko zailtasunen aurrean zioen Filipinetatik Mexikora ez itsason­tzi bat, baizik orga­txo bat ekarriko zuela. Harenak harropuz­keriak ez zirela honengatik dakigu: Nueva Españako erregeordearen bidez iri­tsi zi­tzaiz­kiolako Felipe II.ari hitz eta agin­tzariok. Handia izango zen ezustekoa, nobizio‑maisu ez­kutatu eta nautikako abenturetatik urrutiratu hark hartu zuena, Erregearen beraren eskuti­tza jaso­tzean!

Valladoliden sinatua dago eskuti­tza. Valladolidetik pasa zen Urdaneta hogei urte lehenago, 1536an, Garzia Loaisaren 1525 espediziotik Ozeano Bareko uharteetan hamar urte igarota itzuli zenean. Lisboatik barrena iri­tsi zen, bere nabigazioko mapa baliosoak kendu eta kar­tzelaren meha­txutik ez­kutuka ihes egin zuen hartan.

Koroari Valladoliden eman zion inork eba­tsi ezin zionaren berri: Moluketako eta Ginea Berriko ibilbidea aur­kitu izana eta hari buruz­ko informazioa,hain zuzen. Baina Enperadorea Tunezeko jardunal­dian zen; Goleta eta berriek ez zuten oihar­tzunik izan, nagusia falta denean, marinelek ezer gu­txi dezakete. Alferrikako luzamenduez asperturik, Mexikora itzuli zen Urdaneta.

Egia da Antonio Mendoza erregeordeak Mendebal­deko uharteetara joateko presta­tzen ari zen Armadaren jeneral izendapena eman nahi izan ziola, Jaliscon bere zal­diarekin amil­degitik jau­tsi berria zen Pedro Alvarado Guatemalako Adelantatua ordez­ka­tzeko. Baina, Urdanetak ustekabeko norabidea eman zion bere bizi­tzari eta Mexikon abitua hartu zuen Agustindarretan 1553an.


Mendebal­deko uharteetarako bidaia

[aldatu]

Orain Erregea berak eman zion berriro on­tziratzeko agindua, bai bai­tzekien urruneko uharte haietako informazioa eta paraje haietako itsasketaren ezaguera bazuela «y ser buen cosmógrafo».

Enpresak interes zientifikoa eta geografikoa zuen, Erregeren zerbi­tzurako zen eta saria eskain­tzen zion zerbi­tzu harengatik. Horrez gain, fraide berriaren­tzat amu egokia zen, Jainkoa zerbi­tza­tzeko izango zen, hau da, misio‑helburua izango zuen. Per­tsona bera Erregek aukeratu izanaz Grijalva bere garaikideak Historia de México lanean ida­tzi zuen:

Erregeordeak eta Ordenako Probin­tzialak bul­tza zuten Urdaneta erronka hura onar­tzera. Haizea al­datu zi­tzaion berriro bere bizi­tzako iparrorra­tzean: Urdaneta izan zen prestaketa‑lan guztien arima, eta Erregeordeak unean uneko iriz­pen guztietan lagun­tzen zion.

Lehenik, Navidad portuan bi itsason­tzi eraiki­tzen hasi zen, eta bere ekimenez eta haren zuzendari­tzapean galeoi­txo bat eta patatx bat ere eraiki ziren. Behin itsason­tzien eraikun­tza aurreratu samarra zegoela‑eta, enpresa hartako kapitain jenerala hauta­tzeaz pen­tsa­tzen hasi ziren. Behin eta berriz bil­du eta zenbait izen proposatu ziren; az­kenik, Urdanetak esanda, Zumarragako bere herritar Miguel Lopez Legaz­pi aukeratu zuten.

Bien bitartean, Agustindarrak beren misiolari‑tal­dea presta­tzen ari ziren: Urdaneta, anaia Martin Rada iruindarra, teologo, matematikari, astrologo eta kosmografoa; anaia Diego Herrera, anaia Andres Agirre, anaia Lorenzo Jimenez edo San Estebangoa eta anaia Pedro Ganboa. Oso demokratikoki aukeratu zuten beren nagusi izango zen anaia Andres Urdaneta, Ordenako Definitorioak berre­tsitako izendapena. Audien­tziak Indioen Babesle titulua ere eman zion. Hamaika ezusteko ikusteko zegoen!

Besteak beste, On­tzidiaren helmuga. Urdanetaren ame­tsa zen espedizioa Ginea Berria aur­ki­tzera eramatea. Baina, bidean ireki ziren plegu itxiko aginduetan Filipinetako uharteak ziren helmuga, Mexikoko Errege Audien­tziaren aginduz.

On­tzidia 1564ko azaroaren 21ean abiatu zen Navidad portutik. Bidaian, lehenak izateko irri­tsak eraginda, San Lukas pata­txak ihes egin zien.

Barbuda uharteetan zeuden urtarrilaren 9an, eta Lapurren uhartean 22an, non bertakoak han harri eta zur eginda ikusi zuten Urdanetak beren hiz­kun­tzan hitz egiten ziela, Ozeano Barean iragandako urteetan ikasitakoan.

Otsailaren 13an ukitu zituzten Filipinetako lehen uharteak.

Beranduago iri­tsi ziren Cebura. Bidaiaren lehen xedea egina zegoen, errazena bestal­de, ezagunena zelako. Eta bigarrena eta garran­tziz­koena, ezezaguna, itzulerakoa?


Urdanetaren proiek­tua

[aldatu]

Zehatz‑mehatz ezagu­tzen dugu gipuz­koar agustindarraren proiek­tua. Eskuetan izan ditut kaligrafia ederrez ida­tzitako orriak, jatorriz­koak, Urdanetak egitasmoa luze‑zabal adierazten dituenekoak. Dokumentu harrigarria da, non Urdanetak itsasoko gaietan duen trebetasuna eta esperien­tzia, gauza orokorretan bezala xehetasunetan, goi‑mailetan egiten baitu distira.

Itsason­tziak eraiki­tzen ziren on­tziolez arduratuz hasi zen. Navidadeko portua kaltegarria zen, biztanle urriko ingurunea zuen hark eta Mexiko eta Veracruzetik urruti zegoen. On­tziolak beste portu batera eramatea komeni zen. Ofizialei ongi ordain­tzen bazi­tzaien ere, ez zuten joan nahi izaten Navidadeko portura osasunagatik eta janariak urri bezain garesti zirelako (ardoa, olioa etab.). Marinelak berdin gaixo­tzen ziren on­tziratu baino lehen nahiz gaixorik on­tzira­tzen baziren, zehar­kal­dian hil­tzen. Urdaneta Acapulcoko portura lekual­da­tzearen al­deko agertu zen; handia, osasun­tsua, arran­tza‑leku on segurua zen eta ur onak ez ezik egurretan oparoa bai­tzen, eta horrez gain «tierra razonablemente poblada», Mexiko, Veracruz eta Teguantepec gertu zituena. Mexiko eder­ki ezagu­tzen zuen Urdanetak.

Acapulcon ahalbideak eta abantaila naturalak izanda ere, beharrez­koa zuten eskulan trebatua. Bertako langile gu­txi saia­tzen ziren lanbideak ikasten, hala nola arozgin­tza, istingaketa, sokagin­tza, tor­nugin­tza edo errementari­tza. Urdanetaren proposamena izan zen lanbideak ikastera behar­tzea «mancebos que andan hechos vagamundos» haiek: mulatoak, mestizoak nahiz bel­tzak, edo Errege Ogasunak erositako esklabo bel­tzei ere irakasteko lanbideak.

Espainiatik hor­nitu behar ziren erasorako nahiz babeserako armak, bolbora, nitroa, sufrea, bular‑oskolak, buru‑babesak, bular‑babeski sareak, kableak eta sokateria, brea, bikea, galipota, oihalen­tzako olanak, ber­noak, il­tzeteria eta burdina pila.

Mexikon egoki hasi zen kalamu‑haz­kun­tza, baina gal­du egin zen, irtenbiderik eman ez zi­tzaiolako eta komeni zen hazia bidal­tzea. Agabea (pita), kalamuaren ordez­ko landare indigena mendebal­dean landa­tzea komeni zen.

Espainiatik iristekoak ziren itsasal­dien mapak, orra­tzak, anpoilak, kandela‑hariak, astrolabioak, balezta­txoak eta, horiez gain, komenigarria zen Mexikora itsasal­dien mapak egiten abila zen norbait bizi­tzera etor­tzea.

Etor­tzekoak ziren bonbarda gidari eta itsas jende onak ere, itsason­tzien gidari­tzan eta itsasal­dietan jakitunak. Ofizialei dagokienez (aro­tzak, errementariak, zerra­tzaileak, istinkariak, sokagileak), Mendebal­deko Portuetara –Bareako kostal­dera– joatea onar­tzen ez zutenen­tzat, Urdanetak honako hau proposatu zuen

Az­kenik, iradokizun hau egin zuen: Acapulco inguruan zura izateko zuhaitz‑landaketak egitea komeni zen. Eta itzuliko zela hain ziur zegoen, non, espediziorako presta­tzen ari zirenez gain, itsason­tzi berriak egin eta prest egon zitezela iradoki zuen «cuando nosotros fuéremos de vuelta en esta Nueva España». Urdaneta abilezia berezia zuen antola­tze‑ eta planifika­tze‑gaietan.


Itzulerako arazoa

[aldatu]

Lehiakideak edo imita­tzaileak izan zi­tzakeen horretan. Ez, ordea, enpresa osoaren fun­tsez­ko puntuan: itzulera, Ozeano Barea, Ekial­detik Mendebal­derako zehar­kal­dia.

«La navegación que, con el ayuda de Dios, a mí me paresce que debemos hacer...»

Honela hasten du 1561ean ida­tzitako txostenaren zati nagusia.

Lehenik haran­tzako bidaia presta­tzen du, uhartez uharte, haiei buruz­ko ohar bi­txiak jasoz, eta bi egitasmo lan­tzen ditu, irteera data desberdin posibleen arabera, urria edo azaroan eta urtarrilean buru­tzekoak.

Bigarren aukera «derechamente en busca de Nueva Guinea» joatea zen, ordurako kostal­dea margoturik azal­tzen bai­tzen «en las cartas moder­nas que han venido a esta Nueva España», hurrengo urtearen azaroa al­dera Filipinetara (1562) iristeko. Bareal­diak saihestu beharrekoak ziren «en tiempo de los equinocios». Urtarrilean ere irteterik ez bazegoen, mar­txora arte itxaron eta bestelako ibilbide bat hartu behar­ko zen, Txina eta Japonera hurbil­duko zena.

Nolanahi ere, haran­tzako bidaia guztiak bal­di­tza bat zuten, ahal zen egoera klimatiko hoberenean egitearena «poder­nos aderezar para la vuelta», eta egural­di ona Lapurren uhartetik bertatik aprobe­txa­tzea, ez Filipinetatik, nahiz eta uharte haietara «a fuerza de brazos» iri­tsi behar bazen ere. Lehengo porrotak presente zeuden Urdanetaren gogoan: «Si no hacemos así, podría ser que nos acesciese lo que a los pasados».

Atzerapen eta itxarote luze haiez gain, beste eragoz­pen ba­tzuk sor zitez­keen: arrek on­tziak honda­tzekoa; portugal­darren etsaigoa; eta Urdanetak sakontasun psikologiko handiz deskriba­tzen dituen beste arazo ba­tzuk:


Artikotik igaro­tzea

[aldatu]

Itsasgizon zail­dua bezain zuhurra zen lurrean Urdaneta, bolbora barril baten leher­ketan aurpegia erretako gizon honek ez du xehetasunik gal­tzen. Eta txostenaren az­kenerako utziko du garran­tzi txikikoa ez den hauxe: Mexikon esaten zenez, Mendebal­deko itsasoranz­ko igarobidea aur­kitua zuten fran­tsesek «por entre la tierra de los bacallos». Cartier‑ek (1534 6) lortu zuen San Lorenzo ibaian aurrera joaten; urte asko pasa ziren Chaplain eta Brulé‑k ibai horretan bertan aurrera egiteko, Huron, Michigan eta Superior lakuetara bitartean. Urdaneta kez­ka­tzeko, Ipar Artikotik barrena Ozeano Barearen al­de banatako kostal­deetara zihoan igarobide bati buruz­ko berriak egiak ala gezurrak ziren? Berak dioenez, Pedro Melendez sonatuak zerbait bazekien horretaz; baina hartaz ardura­tzen da, Espainiatik egia ala gezurra zen jakin nahi dutelako da, eta, lehena bal­din bazen, igarobide hartaz hitz egin eta zaindu egin behar zelako. Urdaneta az­kar konturatu zen aur­kikun­tza horren garran­tzi estrategikoaz, eta Erregeari ahol­kua ematera iri­tsi zen: norbait izendatu behar zen «plática y experimentada en las cosas de la mar e tierra e celoso del servicio de Dios y de Vuestra Majestad»; bere ustez, Pedro Melendez izan zitekeen hori.


Itzulerako balentria

[aldatu]

Cebun utzi genuen Urdaneta, bere zereginaren lehen zatia amaitu zuenean. Hara iristean, itzulerako espedizio‑buru absolutu bilaka­tzen du ez­kutuko ida­tzi itxi batek. Ahalmena eman zion horrek itsason­tziak, gizonak, datak eta ibilbideak aukera­tzeko.

Abenturarako San Pedro itsason­tzia eta berrehun gizon aukeratu, eta zor­tzi hilabeterako elikagaiak eta berrehun upelen ur‑hor­niketa egin zuen. Itsason­tziaren buru Felipe Salzedo zen, Legaz­piren iloba bat.

Lurral­dea ezagun baina ordura arte iri­tsi gabeko hartara 1565eko ekainaren 1ean itsasoratu ziren. Atzean gel­ditu zen Legaz­pi, bere herritarra –bien jaioterriak kilometro gu­txiko tarteak bereizten ditu: Zumarraga eta orduko Villafranca de Oria edo gaur­ko Ordizia–. Beste zaz­pi urtez bizi izan zen Legaz­pi, uhartediaren konkistan guztiz murgil­duta, izen on bat eskura­tzen «el más pacífico de los conquistadores». Biek dute bakoi­tzak beren herrian estatua bana. Joan den mendearen hasieran Zumarragako eskolaumeek –gure amak nire kontatu eta kanta­tzen zidan– kopla ba­tzuk abesten zituzten; hona hemen hasiera besterik gogora­tzen ez zaidan kopla eta bere musika­txoa: Jakina, horrela Zumarragan abestuko zuten. Zeren eta zeha­tzagoa dirudi Urdaneta izatea Legaz­piren lagun­tzaile izan nahi zuena eta haran­tzako espedizio‑buru izendapenean eragin zuena.

Itzulerakoan bakarrik aur­kitu zen, bidaia penagarri batean. Baraz­ki‑hor­nidurak eginak izan arren, eskorbuto izugarria agertu zen marinelen artean. Urdanetak fraidearena, erizainarena eta pilotuarena ere egin behar izan zuen. Itsaso zabalean harrapatu zituen heriok. Pilotu bat hil, eta gaixorik zegoen bestea. Ez zuen lo askorik egiten Urdanetak, on­tzia gida­tzean gain, norabideak, haizeak eta uhai­tzak ida­tzi behar bai­tziren.

Az­kenik, abenduaren 18an, San Salbador uhartea begiztatu zuten Mexikon, kostal­de amerikarreko lehen lurral­dea. Itsaser­tzetik, Navidaden gel­ditu gabe, Acapulcora iri­tsi zen. Hain zeuden marinelak akiturik, ez zuten aingurak bota­tzeko eta jaso­tzeko ahalik!

Urriaren 8a zen. Ozeano Barea mendera­tzen lau hilabete eta zor­tzi egun behar izan ziren. Balentria egina zegoen. Urdaneta 42 graduko paraleloraino igota, gerora hamar­kada askotan Manilako galeoiak errepikatu zuen ibilbidea hasia zegoen.

Mexikon jai‑giro eta harrera on egiteko egunak ziren. San Lukas pata­txaren kapitainak, nabigazioa hasi orduko ihes egin zuenak, adi­tzera eman zuenez, hondoratuak ziren beste hiru itsason­tziak. Legaz­piren mezuekin eta bere esperien­tzia preziatuarekin Espainiara abiatu zen Urdaneta, Felipe II.a informa­tzera. San Lukaseko kapitaina denen agerian gel­ditu zen, sariztatua izango zela uste zuena, bere iruzurrez­ko jokabide eta kontakizunagatik.

Erregeari zuzeneko informazioa emanda, lurreko handinahirik gabe, Urdaneta Mexikora itzuli zen eta Filipinetara ere itzuli nahi izan zuen misiolari­tzara. Hirurogei urte zituela amaitu zuen bizi­tzako bidaia.

Munduari emana zion bira, Espainiatik Mexikora itzuli zen, Ozeano Barea bi norabideetan zehar­katu zuen erraza bai­tzen, eta, az­keneko al­diz, errutinaz­ko bidaian Atlantikoa, norabide bikoi­tzean.


Atlantikoa guru­tza­tzea

[aldatu]

Diego Alzegaren joan‑etorria (1584‑5)

[aldatu]

Egutegian egiaztatu dezakegu Nueva Españako On­tzidiaren jeneral hondarribiar bat atzetik duela. Aspal­di ezarria zen legez, lehen ikusi dugun bezala, bidaia honen garapena eta egutegia. Alzegak errutinaz bete­tzen du. Haren berri ematea mo­tza eta telegrafikoa da, ez da inola ere xehetasunez­ko nabigazioko koader­no bat.

Sanlucar de Barrameda‑San Juan Ulua zen haran­tzakoan bidaiaren itsasbidea. Ekainaren 11tik irailaren 10era, hiru hilabete guztira. Cadiz, Dominika, Mari Galante, Puerto Rico, Ocoa, Santiago Kubakoa, San Juan de Ulua: porrota izan zen, itsason­tzi galera eta guzti.

San Juan de Ulua‑Sanlucar de Barrameda izan zen itzulerako bidaia, Habanatik barrena, eta horretarako lau hilabete behar izan ziren, 1585eko maia­tzaren 19tik irailaren 22ra. Aurretik bi itsason­tzi bidali zituzten azaroan eta otsailean berri emanaz. Honela dio kontakizun laburrak:


Bidaiaren beste kontakizuna (1574)

[aldatu]

Badugu bidaia beraren beste kontakizun bat, hamar urte lehenagokoa, testu xehe eta biziagoz eskutitz moduan ida­tzi zena: haize eraun­tsia da protagonista. Esaerak dion eran «la experiencia es madre de la ciencia» Alzegak ere ikasi zuen ikasgaia eta haren berri ematen du, aur­kako bal­din­tza klimatikoak aurreikusten diren heinean, alferrikako arriskuak saihets daitezen. Ikus dezagun haren eskuti­tza, beharbada Indietako Kon­tseiluari zuzendu ziona.

On­tzidiko jeneral baten eskutitz neurri­tsua zen. Horixe izana bai­tzen urte askotan, Sevillan hil zen arte. Marinel bikainen zerrendan agertu ohi da, esandakoa beste xehetasunik eman gabe. Oroi­tzapenerako abizen bat eta askoz gehiagorik ez da gorde. Hori dela‑eta, haren eskutitz bat aur­ki­tzea profil zeha­tzago eta gizatiarrago bat ematea da, hezur‑haragiz janztea. Jenerala ez zen informazioa ematen zuen bakarra, bidaia hartan bere ondoan zegoen Perez Olazabal bergararra, 1588an On­tzidiko Jeneral kargua hartu eta itsasoan 1602an hil arte oinordeko­tzan izan zena. Hark ere eman zion Kon­tseiluari bidaia beraren berri, xehetasun handiz eta zabal; baina ez dugu haren eskuti­tza sar­tzeko lekurik.


Haize eraun­tsia

[aldatu]

Hitz berria eta bi­txia, elementu klimatiko bi­txi eta bel­durgarria izenda­tzeko, On­tzidi bat guztiz garaitu eta mastak eraisteaz gain, gizonaz haraindiko ahaleginak eska­tzen zituena, eta are handiagoak, gauaren iluntasuna hurreratu ahala. Eta haize eraun­tsiaren ondoren arazoak: teknikoak deskargan, mer­kan­tzien galerak, arropenak batez ere, euri‑jasa tropikal haien ondorioz. Ondoren, eskain­tza‑ eta eskari‑legearen marea ezegonkorrak, salmentak errazten edo zail­tzen zuenak. Eta diruaren amua: Amerikan asko zenez, Erregearen­tzat eta partikularren­tzat kopuru handitan zetorrena. Eder­ki min­tzo da, argi eta garbi, gure Olazabal. Ofizio‑mutil ona izan zen.