Edukira joan

Euskaldunak Munduko Itsasoetan zehar XVII - XVIII. mendeak/XVIII. mendea

Wikibookstik

XVIII. mendea

[aldatu]

XVIII. mendean Nabigazioko Ministroarekin, Ensenadako Markesarekin erreakzio distiratsu bat gertatuko da.

Mende horretakoak dira lau marinel euskaldun handi: Blas de Lezo, Gaztañeta, Mazarredo eta Txurruka.

Mende horretakoa da Caracasko Erret Konpainia Gipuzkoarra, itsasontzi armatuak eta merkataritza amerikarra sustatu eta bere merkataritza-abenturan euskal marinel asko engaiatu zituena.

Mende horretakoa da, arrazoi estrategikoak zirela-eta, ontziolak Ferrolera lekualdatzea zela-eta Larramendiren kexuak esanaz: han ez zegoela ez burdinarik, ez zuhaitzik, ez esku langilerik. Itsasoko Guardien Eskola orduan sortua da. Urrutiko toki batera nahiz bestera joan beharrean gertatu ziren euskaldun asko, beren ontzigile tradizio ospetsuari iraunarazteko edo marinel ezagun izaten jarraitzeko. Beste aldi baten hasiera zen.

XVII. mendeko hainbat itsasontzi-mota.