Edukira joan

Euskaldunak Munduko Itsasoetan zehar XVII - XVIII. mendeak

Wikibookstik

EUSKALDUNAK MUNDUKO ITSASOETAN ZEHAR XVII - XVIII. MENDEAK
   Euskal Herri Enblematikoa: Itsasoko historia

 José Ignacio Telletxea

Aurkibidea

1.: Domingo Zavala Lepanton

2.: Garaiezinezkoa

3.: Misiolari nabigatzaileak

4.: Amerikako merkataritza

5.: Itsasontziak eta itsasgizonak. Euskal ontziolak

6.: XVII. mendea

7.: XVIII. mendea


ARGITALDARIAREN OHARRA
Itsasoko historiari buruzko sail txiki honek J. I. Telletxearen lanak berreskuratzen ditu, lehen ITSASOA. El mar de Euskalerria. La naturaleza, el hombre y su historia (1984-89) bilduman argitaratu zirenak.

Itsasbideetan gertatuak dira gure historiako gertakizunik garrantzizkoenak. Badira itsasoko jarduera haiekin zerikusia duten sare ekonomikoaz gain, eremu horietako erabilerak eta ordenamenduak, historia ez ezik beren oraina ere badutenak. Horregatik itsasoko eremuen pertzepzioa sustatzea da haien xedea, hau da, gizakiaren presentzia, bere jarduera ekonomikoa eta soziala eta haren historia osoa sartzea.

Bestalde, itsasoko eremu horren hausnarketari kultur ikuspegi hertsiago bat erantsi diogu, izan ere, jarduera horien dimentsio estetikoa, adiera eta sinbolismoa hartu dira kontuan.

Berrargitalpen honetan aldaketa batzuk sartu ditugu, beste banaketa bat, beste azpititulu batzuk eta guztiz berritutako irudien multzoa: metagarri izatea nahi genuena, kasu askotan ikonografia mailan ahaidetasuna eta tradizioa agerian jartzen lagunduko baitu.

Ez ditugu gutxietsi gure pertsonaia historikoen unibertsaltasuna azpimarratzen duten ekarpen filatelikoak. Oroitzapen mailan duten balioagatik Pablo Tillac marrazkilari bikainak itsasoaz nahiz marinelez egindako lan ikonografiko hautatu dugu. Gregorio Hombrados Oñatibia da ikuspegi berdina duelako sartu dugun beste marrazkilari bat, bere marrazkiek herstura nabarmena izan arren, molde espresionista argiko eszenak eskaintzen ditu, argi-ilunezko kontrastez jantziak.