Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Garaiko barazki burruntzia

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Garaiko barazki burruntzia[1]

Osagaiak

[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • Kuia xafla 1.
  • Kuia txiki 1.
  • Azenario 1.
  • 2 porru.
  • Alberjinia 1.
  • 2 dozena Ibarrako piper.
  • Gatza.
  • Oliba olio birjina.
  • Burruntziak egiteko 8 makila.


Pausoak

[aldatu]

Porruak garbitu, eta pare bat zentimetroko xaflatan moztu. Gauza bera egin azenario eta kuia txikiarekin ere. Lapiko bat urez bete, eta sutan ipini. Irakiten hastean, gatz pitin bat bota, eta porruak gehitu. Bost minutu irakiten eduki ondoren, atera eta ur hotzetan sartu, hozteko.

Beste hainbeste egin azenario eta kuia txikiarekin ere. Barazki horiek egosten diren bitartean, kuia xaflari azala kendu eta bi zentimetroko laukitan moztu. Alberjinia (nahi dutenek azala kendu gabe) ere laukitan moztu, eta bost minutuz irakiten eduki, egosi arte. Barazki guztiak ur hotzetik atera, eta erretilu batean multzotan banatu. Burruntzi makila bat hartu, eta lehenik Ibarrako piper bat sartu.

Ondoren, barazki egosiak txandaka sartu makilan, eta, bukatzeko, beste Ibarrako piper bat jarri makilaren bukaeran. Barazkiak neurri berean moztu ditugunez, burruntziek itxura politagoa edukiko dute. Horrela jarraitu makila guztiak bete arte.

Plantxa bat berotzen jarri, eta ongi beroa dagoenean, oliba olio tanta bat bota. Burruntziak jarri gainean, gatz pitin bat bota, eta pare bat minutu eduki ondoren, buelta eman beste aldetik ere gorritu daitezen.

Ondoren, atera, eta azken ukiturako, oliba olio gordin zorrotada bat bota; jateko prest izango dira orduan.

Erreferentziak

[aldatu]