Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gari zainzuriak plantxan, txipiroiekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- 8 txipiroi fresko.
- 2 dozena gari zainzuri.
- 4 baratxuri ale.
- Tomate heldu bat.
- Oliba olioa.
- Ozpin koilarakada bat.
- Gatza.
Pausoak
[aldatu]1 Gari zainzuriak zurituko ditugu, erdialdetik beherantz, bukaeran samurragoak geldituko zaizkigu eta.
2 Lapiko bat urez bete, eta gatz pittin batekin irakiten jarri, gari zainzuriak han sartu, eta lau bat minutuz egosi. Gero, atera eta ur hotzean freskatu, egosketa mozteko. Atera eta gorde.
3 Txipiroiak garbitu, eta sukaldeko paper baten laguntzaz ongi lehortu. Tomatea zuritu, eta zati txikietan moztuko dugu. Gauza bera egingo dugu baratxuriarekin.
4 Zartagin zabal bat sutan ipini. Berotutakoan, txipiroiak jarr,i eta gatz eta olio pittin bat bota. Minutu bat pasatzean, buelta eman, eta beste minutu batez eduki. Plater batean jarri.
5 Gari zainzuriak zartagin batean jarri. Bi minutuz frijitu ondoren, baratxuriak gehitu. Tomate zatitxoak ere jarraian.
6 Txipiroiak eta ozpin koilarakada bat gehitu ondoren.
7 Azkenik, platerean jarri osagai guztiak. Lehenik gari zainzuriak, eta haien gainean txipiroiak. Ondoren, ongi busti dena zartaginean daukagun saltsarekin.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/4