Errezeta-liburua/Gazta tarta labean

Wikibookstik
< Errezeta-liburua(Gazta tarta labean(e)tik birzuzenduta)
Jump to navigation Jump to search

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

  • Tarta oinarria, hostopila.
  • 200 ml esne gain.
  • 200 g Philadelphia gazta.
  • Kazokada bat pastel-krema (aurrez prestatua).
  • 100 g azukre.


Pausoak[aldatu]

1 Tartaren oinarrirako, erositako hostopila edo geuk egindakoa erabil dezakegu. Gaur, erositakoa erabiliko dugu; hostopilezko xafla bat, hain zuzen.

2 Hostopila laberako egokia den molde batean ipini, aluminio papera gainean jarri, eta garbantzu batzuk ipini paperaren gainean, pisu modura.

3 Aurrez, labea berotu, eta, hogei minutuz, 180 graduan egosi.

4 Labetik atera, eta hozten utzi. Ontzi batean, esne gaina eta azukrea biak batera nahastu, eta, ondo irabiatu ondoren, altxatu: esne gaina gogortu egingo da.

5 Beste ontzi batean, ondo nahastu Philadelphia gazta eta kazokada bat pastel-krema, eta, gero, esne gain harrotua gehitu.

6 Poliki-poliki nahastu. Lortu berri dugun gazta krema hori labetik atera dugun moldean bertan daukagun oinarrian zabalduko dugu.

7 Hozkailuan hozten utziko dugu ordu pare batez.

8 Ondoren, zatika moztu. Nahi izanez gero, gustukoa dugun saltsaren batekin busti; oso ongi doazkio marrubi, masusta-gorri eta horrelako zaporeak.


Erreferentziak[aldatu]