Edukira joan

Gure Pakea

Wikibookstik

Manuel Enbilek eraiki zuen Gure Pakea izeneko etxea, 1956 urtean, Arretxe baserri zaharretik 100 bat metrora.

Manuel Enbil Juandegi baserriko Emilia Martikorenarekin ezkondu zen 1945ean. Hasiera batean, Arretxe baserrian jarri ziren bizitzen. Bikoteak guztira sei seme-alaba izan zituen. Lehenbiziko laurak Arretxen jaio ziren: Ana, Anparo, Tomas eta Manuel Enbil Martikorena. Gerora, Gure Pakeara joan ziren, eta han jaio ziren bi gazteenak: Mertxe eta Juan Mari Enbil Martikorena.

Baserrian aldi desberdinetan obrak egin zituzten. 1970eko hamarkadaren hasieran, bigarren solairu bat eman zioten, eta Anparo Enbil eta Iñaki Goikoetxea bikotea jarri zen bertan bizitzen, beren familiarekin. Geroago, 1993an, baserriari beste zati bat gehitu zioten, itsaso aldetik, eta Juan Mari Enbil eta Mila Lobera jarri ziren bizitzen, beren familiarekin.

Baserrian ganadua izaten zuten: lau bat behi eta haien txekorrak. Ganaduarentzako bazka beraiek ereiten zuten beren soroetan: oloa, arbia, erremolatxa, artoa...

Manuelek Antiguako Suchard lantegian lan egin zuen 1954tik 1979ra bitartean.

Iturria: Iñaki Enbil Lobera