Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze, ahuakate eta piper tartarra

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak

[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

  • 150 g hegaluze garbi
  • Piper morro 1
  • 2 ahuakate
  • Tipulina
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Jerez ozpina


Pausoak

[aldatu]

1 Hasteko, labea berotzen jarriko dugu. Bertan, piper morroa erregosiko dugu 20 minutuz, 200 graduan.

Atera, eta hozten utzi. Ondoren, azala kendu, baita hazitxo guztiak ere. Zerrenda finetan moztu. Gorde.

2 Tipulina txikitu, eta piperra dugun ontzira gehitu. Ahuakatearekin ere gauza bera egingo dugu. Barazkiak ditugun ontzira gatz pitin bat, Oliba olioa eta Jerez ozpina zorrotada gehitu. Ongi nahastu dena.

3 Hegaluzea kontu handiz makila forman moztu, eta, ondoren, makila horiek karratu txikietan ebaki. Gatza gehitu, eta barazkien ontzira gehitu. Ongi nahastu, berriro. Zerbitzatzeko, polita geldituko zaizue zilindro moduko molde baten laguntzaz argazkikoaren moduan platerean jartzea.

4 Kontuan eduki: arrain gordinarekin arazoak dituzten pertsonentzat errezeta berbera egin dezakegu, arrain izozturiarekin.

Erreferentziak

[aldatu]