Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hostopila odolki eta barazkiz beteta

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Hostopila odolki eta barazkiz beteta[1]

Pausoak

[aldatu]

1 Gaurko errezetak aukera oso ona ematen du hozkailuan prestaturik eta soberan geratu zaizkigun barazkiak erabiltzeko. Hozkailutik orburu eta ziazerbak hartuko ditugu.

2 Hasteko, beraz, labeko erretilu batean hostopil xafla ipiniko dugu, eta 180 gradutan labean sartu. 20 minutuz erregosten izan.

3 Bitartean, orburu eta ziazerbak zartagin batean ipini, eta basokada bat esne gain gehituko dugu jarraian.

4 Su motelean zazpi bat minutuz irakiten eduki.

5 Ondoren, beste zartagin batean, odolkia frijituko dugu, xaflatan moztua.

6 Hostopila labetik atera, eta epeltzen utzi.

7 Jarraian, hiru puskatan moztu, eta barazkiak eta odolki xaflak hostopilen artean sartu.


Erreferentziak

[aldatu]