Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Itsas paella

Wikibookstik
(Itsas paella(e)tik birzuzenduta)

Errezeta-liburuaren parte. Itsas paella[1]

Osagaiak

[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • 350 g arroz
  • 8 otarrainxka
  • Itsas zapo txiki bat
  • 250 g txirla.
  • 250 g Bretainiako muskuilu, (txikiak)
  • 4 txipiroi
  • 3 ale baratxuri
  • Tomate bat
  • Porru bat
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Azafrana

Pausoak

[aldatu]

Lehenik, arrain salda egiten hasiko gara. Horretarako, itsas zapoa banatu, haragi eta eskeletoan. Eskeletoa hartu, eta urez beteriko lapiko batean sartu. Porru bat ere gehitu, eta sutan berotzen jarri. 30 minutuz irakiten eduki.

Bitartean, tomatea eta baratxuri aleak pusketa txikietan moztu. Ondoren, txipiroiak garbitu; horiek karratu txikietan moztu. Zapoa ere karratuetan moztu.

Paella ontzi zabal bat hartu, eta sutan ipini, olio zorrotada batekin. Beroa dagoenean, otarrainxkak gehitu (osorik) eta minutu batez erregosi ondoren, plater batera atera eta gorde.

Baratxuriak gehitu, eta txipiroi puskak ere bai. Bi minutu pasatu ondoren, tomatea gehitu, eta azafrana bertara bota. Beste minutu pare batez eduki sutan, eta gero arroza bota.

Guztia ongi nahasi, eta arrozaren kantitatearen bikoitza egin dugun arrain salda gehitu. Gatza bota, eta irakiten jarri su ertainean, 10 minutuz.

Ondoren, itsas zapoa gazitu, eta paellan ongi sakabanatua gehitu; bost minutu geroago, txirlak eta muskuiluak. Beste bost minutu eduki, eta sua itzali. Utzi geldirik, arroza gozatu dadin. Ondoren mahaira eraman.

Erreferentziak

[aldatu]