Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kardua, urdaiazpiko eta arrautza eskalfatuarekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- 800 gramo kardo egosi
- Kardoaren salda, basokada bat
- Tipula erdi bat
- Porru erdi bat
- 100 gramo urdaiazpiko
- 4 arrautza
- 2 baratxuri ale
- Zorrotada bat oliba olio
- Koilarakada bete irin
- Ozpina
- Gatza
Kardua nola prestatu
[aldatu]1 Kontserbako kardoak erabil daitezke, edo, bestela, freskoak erosi, garbitu, ileak ondo kendu eta lapiko azkarrean gatzarekin ordubetez egosi, ondo bigundu arte. Bertatik, basokada bat salda gordeko da.
Plateraren prestaketa
[aldatu]1 Lapiko zabal bat urez bete, ozpin zorrotada txiki bat gehitu, eta gatza ere bai. Irakiten hastean, sua moteldu, irakin suabe bat lortu arte
2 Jarraian, arrautza bat bertan ireki. Kontu handiz hiru bat minutuz egosi, eta atera. Gauza bera egin gainontzeko arrautzekin. Aldiko, arrautza gehiago egin daitezke batera.
3 Azkenik, kardoaren prestaketa lau plateretan banatu, eta eskalfatutako arrautza plateraren erdian jarri.
4 Jaterako garaian interesgarria izango litzateke arrautza labanaren laguntzaz puskatu eta haren gorringoa platereko beste osagaiekin nahastea.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/3