Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kokotxak leka eta tomate konpotarekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

Pausoak[aldatu]

1 Lehenik, bakailo kokotxak pilpilean prestatuko ditugu. Lapiko zabal batean, Oliba olio zorrotada bat bota, lapikoaren azalera osoa ondo estaliz. Baratxuri aleak txiki-txiki xehetu, eta lapikora bota.

Lapikoa su motelean jarri, eta baratxuria bota. Kokotxak gatzatu, eta, baratxuria dantzan hastean, kokotxak banan-bana lapikoan jarri, azala gora begira dutela.

2 Sua ahalik eta motelena jarri, eta lau bat minutuz kokotxak erregosi, ondoren, lapikoa sutik kendu. Lapikoa mugitzen hasi aurretik, 15 bat minutuz atsedenean utzi behar dugu. Atseden hori olioa bere tenparatura egokienera iritsi dadin beharrezkoa da. Tenperatura horrek kokotxak barruan duten jelatina askatzea laguntzen du, eta jelatina horrek erraztuko digu pil-pil on bat lortzen. Beraz, denbora hori pasatu ostean, lapikoaren bi kirtenak heldu eta poliki -poliki lapikoa mugimentu borobilak eginez mugituko dugu.

3 Lekak prestatzeko, juliana moduan moztu, eta lapiko batean ura irakiten ipini, eta irakiten hastean, tomatea bertan sartu, minutu batez; jarraian, ur hotzetik pasatu. Lapiko berean lekak egosiko ditugu, 15 bat minutuz, gatz pitin batekin.

4 Tomateari azala eta haziak kenduko dizkiogu. Ondoren, puxka txikietan moztu. Zartagin batean, Oliba olio zorrotada eta bi baratxuri ale xehetuak jarri. Dantzan hastean, tomatea gehitu baita gatz pitin bat ere. Hogei minutuz su motelean eduki, konpota bat lortu arte.

5 Bukatzeko, kokotxak berotu, eta leka eta tomate saltsarekin batera, platerean txukun jartzea besterik ez zaigu geratzen.


Erreferentziak[aldatu]