Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kuia, tomate eta Kantauriko antxoa lasagna

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

Gaurko errezetarako, pintxo antzeko plater bat aukeratu dugu. Guk bakarra prestatu arren, nahi adina presta ditzakezue, erositako antxoa kantitatearen arabera.


Pausoak[aldatu]

1 Lehenik, antxoei burua eta tripak kendu, eta erditik zabaldu, dituzten hezurrak kenduz. Ondoren, plater batean gorde.

2 Tomatea xafletan moztu, eta xafla bakoitzetik lauki luze moduko beste bi xafla atera.

3 Kuia erditik moztu, eta, ondoren, goitik behera beste lauki luze moduko xafletan moztu.

4 Zartagin batean, oliba olio zorrotada bat jarri, eta ongi beroa dagoenean, kuia xaflak bertatik pasa gatz pitin bat gehituz. Pare bat minutuz nahikoa da, pixka bat gorritu arte. Erretilu batean gorde.

5 Zartagin berean, antxoak pasatuko ditugu, plantxa baten modura. Gatz pitin batekin eta oliba pitin batekin. Hiru bat antxoa aldi bakoitzeko. Minutu bat nahikoa izango dugu antxoa txanda bakoitzeko. Bukatu ondoren, baratxuri xehatua zartaginera gehitu, eta gorritzean, erretiluan gorde ditugun antxoen gainera gehitu.

6 Azkenik, lasagna muntatzeko osagai guztiak prest izango ditugu. Lehenik, kuia xafla platerean ipini; ondoren, tomatea, eta horren gainean, antxoa. Hala, hiru edo lau pisuko lasagna osatu arte.

7 Plater honek epela jateko aukera ematen du, baina, beroa nahiago izanez gero, dena muntatu ostean labean sartu.


Erreferentziak[aldatu]