Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kuia krema otarrainxkekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- 1 kg. kuia.
- 8 otarrainxka handi.
- Esnegain basokada bat.
- 2 gazta txiki.
- Oliba olio zorrotada bat.
- Gatza.
Pausoak
[aldatu]- 1
Lehen pausoan, otarrainxkak zuritu, eta burua kenduko diegu. Azal eta buruekin salda bat egingo dugu.
- 2
Horretarako, lapiko bat urez bete, berotzen jarri, eta bertan bost minutuz egosiko ditugu otarrainxken azal eta buruak. Ondoren, iragazi eta gorde.
- 3
Kuiari azala eta haziak ondo kendu, eta pusketa handitan zatitu.
- 4
Lapiko batean jarri. Bertara aurrez prestaturiko salda gehitu, baita esne gain basokada bat ere, eta beste basokada bat ur. Gatz pitin bat bota, eta su bizian 25 bat minutuz irakin.
- 5
Sutik kendu, eta oliba olio zorrotada bat eta bi gazta txikiak gehituko ditugu lapikora. Irabiagailuaren laguntzaz, krema lortu arte ondo irabiatu.
- 6
Kremaren lodieraren arabera, beharrezkoa dela uste badugu, ur pixka bat gehiago bota.
- 7
Ondoren, otarrainxkak prestatuko ditugu; erditik moztuko ditugu, baina ez erabat.
- 8
Isats aldean moztu gabeko pusketatxo bat utzi. Jarraian, zartagin batean oliba olio pixka bat bota, eta berotzen jarri. Su bizian, denbora gutxiz, frijitu otarrainxkak.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/paperekoa/2122/044/001/2018-03-10/kuia_krema_otarrainxkekin.htm