Errezeta-liburua/Legatza barazkiekin, papillote erara

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

  • Legatza, 400 g garbi.
  • Azenario 1.
  • Porru 1.
  • Kuia txiki 1.
  • 12 cherry tomate.
  • Oliba olioa.
  • Gatza.
  • Laberako paper berezia.

Pausoak[aldatu]

1.

Errezeta hau prestatzeko == Osagaiak == ez dira betiko moduan kozinatzen. Beraz, lehenik, garbitu barazki guztiak, eta juliana fin batean moztuko ditugu, banan-banan.

2.

Legatz puska bakoitza beste bi edo hiru zati txikiagotan moztu.

3.

Cherry tomateak ere erditik moztu.

4.

Laberako paper berezia hartu, eta puska handitan moztu. Lau pertsonarentzat, kalkulatu bakoitzarentzako paper puska handi bat izango dela. Pertsona bakoitzarentzako paperaren erdian, lehenik, ipini barazkiak, azpialdean banaturik eta guztiak gordinik.

5.

Gatz pitin bat bota, eta jarri cherry tomateak barazkien gainean, ilaran.

6.

Ondoren, legatz puskei gatza bota, eta tomateen gainean jarri.

7.

Oliba-olio zorrotada fin batez busti osagai guztiak, eta, osagaien gainetik papera tolestuz, gozoki estalkien itxura eman paketetxoei.

8.

Oso garrantzitsua da, paper paketetxoak hermetikoak balira bezala itxita egotea. Horrela, egosketako lurrun guztia barruan geldituko da, eta horrek zapore indar handia emango dio.

9.

Labea aurrez berotzen jarri, 180 gradutan, eta, bero dagoenean, labean sartu. Hamar bat minutuz bertan edukitzearekin nahikoa izango da.

10.

Denbora pasatu ostean, atera, eta zerbitzatzeko prest izango dira.

11.

Ondoren, ipini platerean. Guraizeak erabiliz, moztu goiko aldeko papera; horrela, osagaiak bistan izango ditugu, jateko prest.

Erreferentziak[aldatu]