Sukaldaritza liburua/Errezetak/Leka freskoak txipiroi eta tipula goxatuarekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- Kilo bat txipiroi (20 bat pieza).
- 4 tipula.
- 4 baratxuri ale.
- Baserriko kilo erdi leka.
- Oliba olioa.
- Gatza.
Pausoak
[aldatu]1 Tipulak eta baratxuri aleak juliana erara moztu. Barazki horiek lapikoan jarri, eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordubetez goxatzen utzi; tarteka, nahastu.
2 Bien bitartean, txipiroiak garbitu.
3 Lapiko bat urez bete, eta gatz pittin batekin irakiten ipini. Bitartean, lekak juliana moduan moztu. Ur irakinetan sartu, eta 10-15 minutu egosi. Jarraian, ur hotzetatik pasatu, egoste prozesua eteteko.
4 Txipiroiei gatza bota, eta aurrez ondo berotutako zartagin batean pasatu. Alde bakoitzetik minutu bat pasatu, oliba olio eta gatz pittin batekin.
5 Txipiroiak erretilu batera atera, eta zartagin berean lekak eta tipula goxatua berotu. Horrela, berotzearekin batera, txipiroiek zartaginean utzi duten zaporea hartuko dute barazkiek ere.
6 Bukatzeko, plater baten behealdean barazkiak zabaldu, eta gainean txipiroiak jarri.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/3