Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Natilak

Wikibookstik
(Natilak(e)tik birzuzenduta)

Errezeta-liburuaren parte.

Natilak gailetarekin
Natilak gailetarekin

Osagaiak

[aldatu]

2-4 lagunentzat[1]

  • Litro bat esne
  • 8 arrautza gorringo
  • Irin koilarakada lau bat
  • 5 koilarakada azukre
  • Kanela hautsa (aukeran)

Pausuak

[aldatu]

1. Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila… Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean.

2. Gopor edo katilu batean gorringoak, irina eta azukrea joko ditugu, krema eder bat lortu artean. Poliki-poliki gehituko diogu nahasketa honi alboan daukagun esne irakinari. Arretaz egin behar da lan hau, zatitxoak sor ez dakizkigun.

3. Esne guztia nahastu dugularik, erabili dugun ontzira irauliko dugu nahasketa eta su eztitan jarriko, zurezko koilara batez maneatzeari utzi gabe. Natila apur bat loditzen hasia dela ikusitakoan, banakako katiluetan jarriko dugu eta hozten utziko dugu.

4. Ohikoa da gaileta borobil bat gainean jartzea eta biziki ohitura gomendagarria da hori gustuko duenarentzat, izan ere, geruza lodiegi bat sor dakion eragozten baitu horrek.

Erreferentziak

[aldatu]