Sukaldaritza liburua/Errezetak/Odolki kurruskatsuak pikillo piperrekin eta azarekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- Odolki bat
- Porru bat
- Perrexil
- 12 pikillo piper fresko
- Aza laurdena
- Bexamela (aurrez prestatuta)
- Brik orriak
- Gatza
- Oliba olioa
Pausoak
[aldatu]1 Lehen pausoan, odolkia egosiko dugu. Lapiko bat urez bete, eta porru puska bat eta perrexil sorta batekin, odolkia bertan sartu; ordu eta erdiz egosten mantendu. (Errezeta honetarako, egunen batean sobraturiko odolki puskak erabil ditzakegu).
2 Odolkia erretilu batera atera, eta hestea kendu. Hor dagoen mamia aurrez prestatua izango dugun bexamel koilarakada batzuekin nahastuko dugu. Krema ilun bat lortuko dugu, odolki krema. Epeltzen utziko dugu ordubetez.
3 Bitartean, beste lapiko batean, ura egosten ipini, gatz pitin batekin. Irakiten hastean, aza egosi, juliana fin modura moztua. 20 minutuz egosi, uretatik atera, eta gorde.
4 Zartagin batean, olio zorrotada bat ipini, eta dozena bat piper pikillo konfitatuko ditugu, 15 edo 20 bat minutuz, su oso motelean.
5 Kurruskatsuak egiteko: brik orriak biribilak direnez, lau zatitan moztu, eta lau hiruki lortuko ditugu. Zati bakoitzaren erdian, odolki masa ipini, eta kiribilak egin. Pauso hau aurreko egunean prestatuta utz daiteke.
6 Platera bukatzeko, lapiko edo zartagin batean, olioa berotzen jarri; ongi beroa dagoenen, brik odolkia frijitu minutu batez, su bizian, kurruskatsuak lortu arte. Sukaldeko paperaz olio soberakina ongi kendu, eta platerean zerbitzatu, prest ditugun piper konfitatuekin eta azarekin batera (horiei ere berotu bat eman).
Sasoiko eta garaiko plater berezia da gaurkoa. Beraz, animatu eta probatu.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/2