Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilasko izterrak txanpinoi krema eta curryarekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Oilasko izterrak txanpinoi krema eta curryarekin[1]

Osagaiak

[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • Lau oilasko izter.
  • Bi tipulin.
  • 250 gramo txanpinoi.
  • Baso erdi ardo zuri.
  • Basokada bat esne gain.
  • Bi kafe koilarakadatxo curry.
  • Gatza.
  • Piper hauts beltza.
  • Oliba olio birjina.


Pausoak

[aldatu]

Oilasko izterrak erditik moztu. Zartagin batean olio zorrotada bat bota, eta su bizian berotzen jarri. Bertara oilasko izterrak bota, gatz eta piper hauts pixka bat bota ondoren. Zartagina handia ez bada, bi txandatan frijitu.

Frijitzeko, lehenik hamar minutu su motelean eduki, eta ondoren, buelta eman eta beste hamar minutuz eduki, baina su ertainean.

Beste zartagin batean, Oliba olio zorrotada bat bota, eta bertara tipulinak xehe-xehe moztuta gehitu. Gatz pitin bat bota, eta hamar bat minutuz erregosi.

Txanpinoiak ere xaflatan moztu, eta zartagin horretara gehitu; beste bost bat minutuz erregosi. Sua bizitu, eta ardo zuri basokada erdia gehitu. Irakiten mantendu, gutxi gorabehera hiru minutuz, alkohol soberakina lurrindu arte.

Gero, esne gain basokada gehitu, eta jarraian, currya. Guztia bost bat minutuz irakin.

Oilasko izterrak frijitu ditugun zartaginean oilaskoek beren koipea atera dutenez, koipe hori kendu, eta egin berri dugun curry saltsa gehitu. Guztia bost minutuz berotzen jarri, eta platerera zerbitzatzea besterik ez zaigu gelditzen.


Erreferentziak

[aldatu]

[[Kategoria:Onddoak]]