Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilasko kroketak
Errezeta-liburuaren parte.
Oilasko kroketak[1]
Osagaiak
[aldatu]- Tipulin txiki bat
- 75 g gurin
- 75 g oliba olio birjina
- 250 g irin
- 2,3 l esne
- Arrautza egosi bat, pikatua
- 400 g oilasko papar, hezurrik eta azalik gabe
Pausuak
[aldatu]1. Irakiten jarriko ditugu lehenik esnea eta oilasko paparrak. 4 minutu irakiten eduki ondoren, sutatik atera eta xukatu egingo ditugu oilasko paparrak. Bexamela egiteko gordeko dugu esne beroa.
2. Kazola batean, olioa eta gurina erantsi eta haien ondotik ipiniko dugu tipulina, pikatua. Su ezti-eztian utziko dugu guztia ontzen, 20 bat minutuan, tipula gorri xamar eta xamur gelditu arte. Orduantxe erantsiko dugu irina, pixkana-pixkana, euri moduan, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Pixkana-pixkana erantsiko dugu halaber esnea, pikorrik gabeko bexamel fin mamitsua sor dadin.
3. 12 bat minutuan maneatuko dugu su ezti-eztian saltsa, zapore gordina galdu eta egoki lodi dadin. Bexamela sutatik atera baino minutu batzuk lehenago erantsiko ditugu arrautza egosia eta oilasko papar egosia, ongi pikatuak biak. Paparra eta arrautza xehagailu elektriko batean pikatzen baditugu, are finago geldituko zaizkigu kroketak.
4. Olio pixar batez igurtzitako erretilu batean utziko dugu orea hozten, eta tipula-paperaz estali edo gurinez igurtziko dugu haren gainaldea, azala gogortu ez dadin.
5. Hozkailuan sartu eta ordu batzuetan edukiko dugu orea, kroketak itxuratzen hasi baino lehen.
6. Irinetan, arrautzatan eta ogi birrinduan pasa ondoren, olio bero ugarian frijituko ditugu. Kroketak frijitzerakoan garrantzia handia du olioa oso bero egoteak eta azaleko ogia heze ez egoteak. Behar izanez gero bi aldiz pasako ditugu ogi birrinduan. Gainera, saskian frijitzen baditugu, ez ditugu sekula erdi eginak aterako, egon egingo gara ongi txigortu arte.
7. Kroketak erdi eginik atera eta berriro oliotan sartzen ditugunean, lehertu egiten dira gehienetan.