Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburua, arroz odolkia eta arrautza gorringoa plantxan
Errezeta-liburuaren parte.
=== Orburua, arroz odolkia eta arrautza gorringoa plantxan[1] ===
Osagaiak 4 lagunentzat
[aldatu]- Arroz odolki bat
- Dozena eta erdi orburu
- 4 arrautza
- 2 baratxuri ale
- 2 koilarakada irin
- Oliba olio birjina
- Gatza
- 3 koilarakada irin (orburuak egosteko)
Pausoak
[aldatu]- 1
Orburuak prestatzen hasteko, lapiko handi bat erdira arte bete urarekin, hiru koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri irakin arte.
- 2
Bitartean, orburuak zuritu; txortena moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu, pare bat zentimetro zabal.
- 3
Ondoren, ur irakitan sartu, eta irakin hogei bat minutuz. Gorde.
- 4
Oliba olio zorrotada bat bota zartagin zabal batean, eta baratxuri txikitua gehitu. Dantzan hastean, irina bota, eta dena ongi nahastu.
- 5
Ondoren, orburuak irakindako lapikotik pare bat burrantzalikada ur gehitu; eta, saltsa prest dugunean, orburuak erditik moztuak gehitu. Guztia bost minutuz irakin. Ondoren, gorde.
- 6
Plantxa edo zartagin zabal batean, ondo beroa dagoenean, arroz odolkiak frijitu, xerratan moztuak. Odolkiari azala kentzen badiogu, ez zaizkigu kiribilduko, beren forma borobila mantenduko dute.
- 7
Ondoren, zartaginean bertan uzten duten grasa edo olioa arrautzen gorringoak frijitzeko erabiliko dugu.
- 8
Platerak zerbitzatzeko, orburua plateren bueltan ipini, eta arroz-odolki xerra orburuen erdian. Arrautzen gorringoak prest ditugunean, gainean jarri, eta prest dugu plater gozo hau dastatzeko!
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ https://www.berria.eus/paperekoa/2122/045/001/2018-03-24/orburua_arroz_odolkia_eta_arrautza_gorringoa_plantxan.htm