Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburuak, urdaiazpiko, ziazerba eta Beasaingo odolkiarekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- Hamabi orburu
- Orburu salda basokada bat
- 300 g ziazerba
- Odolki bat
- Tipula erdia
- Porru erdia
- Perrexil sorta bat
- 100 g urdaiazpiko
- Bi baratxuri ale
- Oliba olio zorrotada bat
- Pare bat koilarakada irin
- Gatza
- Orburuen prestaketa:
- Orburuak kontserbakoak erabil ditzakegu, edo guk geuk freskoak erosi, garbitu, eta prestatu.
Pausoak
[aldatu]1 Prestaketarako, lapiko handi batean ura erdira arte bete, bi koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri, irakin arte.
2 Bitartean, orburuak zuritu, eta txortena moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu, pare bat zentimetro zabal.
3 Gero, ur irakinetan sartu, eta bertan irakin hogei bat minutuz. Hortik basokada bat salda gordeko dugu.
Odolkiaren prestaketa:
4 Urez beteriko lapiko batean, odolkia tipula, porru eta Perrexilrekin batera su motelean irakiten jarri, ordu eta erdiz gutxi gorabehera.
Plateraren prestaketa:
5 Lapiko zabal batean, oliba olioa bota, eta berotzen denean, baratxuria eta urdaiazpiko xehatua gehitu.
6 Minutu batez frijitu ondoren, koilara bat irin eta basokada bat orburu salda ere gehitu.
7 Ondoren, ziazerbak nahastu, eta minutu pare batez irakiten mantendu; azkenik, orburuak gehitu.
8 Bukatzeko, lau plater zapaletan banatu prestaturiko barazkiak, eta bakoitzari odolki pusketatxo bana jarri.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/5
Prest daukagu dena mahaira zerbitzatzeko.