Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburuak urdaiazpiko eta arrautza galdarraztatuekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- 12 orburu.
- 100 gr urdaiazpiko.
- 4 arrautza.
- Oliba olioa.
- Gatza.
- Irina.
- Ozpina.
Pausoak
[aldatu]1. Lapiko handi batean, ura erdira arte bete, bi koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu.
2. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri, irakin arte.
3. Bitartean, orburuak zuritu, txortena moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu, pare bat zentimetro zabal.
4. Ondoren, ur irakinetan sartu, eta irakin hogei bat minutuz. Gorde.
5. Beste lapiko zabal batean, zorrotada bat oliba olio bota, eta, han, laukitxoetan moztutako urdaizpikoa jarri erregosten, minutu batez.
6. Jarraian, orburuak egosi ditugun saldaren pare bat kazokada gehitu. Baita orburuak erditik moztuak ere. Guztia bost minutuz irakin, su motelean.
7. Bitartean, lapiko txiki batean, ura eta zorrotada bat ozpin berotzen jarri, irakin arte.
8. Ondoren, arrautza bat hartu, ireki eta zuzenean uretara bota, zartaginean frijituko bagenu bezala.
9. Pare bat minutu pasatu ondoren, arrautza zuritu egin dela ikusiko dugu; orduan, ontzi batera aterako dugu. Pauso berberei jarraitu gainontzeko arrautzekin.
10. Bukatzeko, arrautzak orburuak ditugun lapikoan jarri, eta, osagai guztiak beroak daudenean, janari goxo hau prest daukagu zerbitzatzeko.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/3