Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pasta freskoa 2

Wikibookstik
(Pasta freskoa(e)tik birzuzenduta)

Errezeta-liburuaren parte. Pasta freskoa[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:


Pausoak[aldatu]

Gaurko errezetak, ikusten duzuen moduan, oso osagai gutxi dauzka. Hala eta guztiz ere, ez da ohikoa pasta norberak etxean egitea, normalean pasta plater goxoak egiteko aurrez prestatutako pasta erosten baitugu dendan. Gaurkoan, ordea, italiar familia askotan egiten duten bezala, pasta egiten ikasiko dugu, gure etxean.

Lehenik, ipini lau arrautza ontzi batean, eta ongi irabiatu.

Ondoren, gehitu Oliba olio zorrotada bat eta irin guztia. Pixkanaka-pixkanaka guztia ongi nahasiz joan, bola antzeko bat lortu arte.

Orduan, mahai gainean, bota irin pixka bat, ez itsasteko; beste bost minutuz masa bola hori eskuekin ogi masa balitz bezala ongi landu, alde batetik bestera.

Berriro bola forma eman, eta sartu hozkailuan 30 bat minutuz. Denbora hori pasatu ondoren, ipini pastari forma emateko makina mahaian.

Atera bola hozkailutik, eta moztu lau pusketatan. Sartu banaka makinan, eta moztu espageti forman, edo atera norberak eman nahi dion forman. Argazkian ikusten den bezala.

Azkenik, egostea besterik ez da falta. Hori hurrengo astean esplikatuko dugu, plater goxo bat prestatzeko.


Erreferentziak[aldatu]