Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pastel krema

Wikibookstik
< Sukaldaritza liburua‎ | Errezetak(Pastel krema(e)tik birzuzenduta)
Nabigaziora joan Bilaketara joan

PASTEL KREMA

Pastel krema

Litro inguru ateratzeko.

OSAGAIAK[aldatu]

  • Esnea: 1 l.
  • Kanela zotza: 1/2.
  • Limoi azala: 4 xerra zuririk gabe.
  • Arto irin findua: 100 g.
  • Arrautza: 4.
  • Gorringoa: 2.
  • Azukrea: 150 g.
  • Gurina: 10 g gainetik margotzeko.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Esnearen hiru laurdenak kanela eta limoi azalarekin 5 minutuz irakin. Limoi azala eta kanela bereizi.
  • Soberan geratu zaigun esne hotzean arto irina disolbatu.
  • Pertz zabal batean arrautzak azukrearekin irabiatu eta arto irin disolbatua gehitu.
  • Kanela duen esnea sutan jarri, eta pertzeko nahasia poliki poliki gehitzen joango gara hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
  • Irakiten hasitakoan, erretilu batera atera eta gainetik gurinarekin margotu.

OHARRAK[aldatu]

  • Esneki azkenburukoak prestatzeko egokiena esne pasteurizatua erabiltzea da.