Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata frijituak

Wikibookstik

PATATA FRIJITUAK Patata frijituak.jpg

Patata frijituak

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Patatak: 500 g. moztuak guk nahi dugun forman.
  • Oliba edo ekilore olioa: 500 ml.
  • Baratxuria: 4 azalarekin kolpatua.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Zuritu patatak eta moztu guk nahi dugun forman.....
  • Zartagin batean jarri olio ugari sutan.
  • Olioa berotakoan gehitu baratxuria eta patatak( tamainaren arabera, zenbat eta patata handiagoa tenperatura baxuagoa) eta minutu erdi inguru frijitu tenperatura gutxiagoan, ondoren tenperatura igo eta patatak gorritu bitarte eduki
  • Atera paper xurgatzailea batera patatak eta baratxuriak eta gazitu.
  • Txanda desberdinetan frijitu, batera gehiegi egin gabe.
  • Hoztu aurretik jan beharko dira. Baratxuriak ere goxoak geratzen dira.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Patatak garbitu ondoren, ondo lehortu behar dira, bestela zartaginean zipriztin arriskutsuak egin ditzake eta.
  • Patata mozketaren arabera olioaren tenperatura altuagoa edo baxuagoa izan beharko du. Patata zenbat eta handiagoa tenperatura baxuagoa eta denbora gehiago. Aldiz patata zenbat eta txikiagoa tenperatura altuagoa eta denbora laburragoa.