Zuritu patatak eta moztu guk nahi dugun forman.....
Zartagin batean jarri olio ugari sutan.
Olioa berotakoan gehitu baratxuria eta patatak( tamainaren arabera, zenbat eta patata handiagoa tenperatura baxuagoa) eta minutu erdi inguru frijitu tenperatura gutxiagoan, ondoren tenperatura igo eta patatak gorritu bitarte eduki
Atera paper xurgatzailea batera patatak eta baratxuriak eta gazitu.
Txanda desberdinetan frijitu, batera gehiegi egin gabe.
Hoztu aurretik jan beharko dira. Baratxuriak ere goxoak geratzen dira.
Patatak garbitu ondoren, ondo lehortu behar dira, bestela zartaginean zipriztin arriskutsuak egin ditzake eta.
Patata mozketaren arabera olioaren tenperatura altuagoa edo baxuagoa izan beharko du. Patata zenbat eta handiagoa tenperatura baxuagoa eta denbora gehiago. Aldiz patata zenbat eta txikiagoa tenperatura altuagoa eta denbora laburragoa.