Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata purea
Itxura
(Patata purea(e)tik birzuzenduta)
PATATA PUREA
OSAGAIAK
[aldatu]- Patata: 1 kg. zuritu eta kraskatu.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Gurina: 50 g.
- Piperbeltza.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Ur hotzetan jarri patatak egosten.
- Ondo egosirik ditugunean, kendu ur guzia eta puregailutik pasa.
- Pertz batean gehitu patatari, piperbeltza, oliba olioa eta gurina.
- Nahasi dena ongi, gatzarekin ontzen dugun bitartean.
AHOLKUAK
[aldatu]- Haragi, gisatu eta ehiza prestaketen lagungarri izan ohi da.
- Patata ongi egosirik badago, sardexka bat edo purea egiteko eskuko gailua erabil dezakegu birrintzeko.