Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Piper berdeak onddoz beteak

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Piper berdeak onddoz beteak[1]

Pausoak

[aldatu]

1 Lehenik, bexamela prestatzen hasiko gara. Horretarako, lapiko batean olio zurrusta bat ipiniko dugu berotzen, eta hiru koilarakada irin gehituko. Ondo nahastu, eta esnea (aurrez berotua) botako dugu poliki-poliki lapikora, etengabe nahastuz, bexamel krematsua lortu arte. Gatz pitin bat gehitu, bai eta piper hauts beltza ere.

2 Hurrengo pausoan, onddoak prestatuko ditugu. Horiek puska txikietan moztu, eta zartagin batean erregosiko ditugu, olio eta gatz pixka batekin, bost bat minutuz. Zartagineko onddo gehienak bexamelera gehitu, eta batzuk zartaginean bertan gorde.

3 Bexamela ongi nahastu, onddoek eta bexamelak bat egiteko.

4 Ondoren, onddoekin dugun zartagina sutan jarri berriro; esne gaina gehitu, ongi irakin eta horrela saltsa egina izango dugu plateraren bukaerarako.

5 Piperrak garbituko ditugu jarraian, eta haziak egoten diren lekutik txortena moztuko dugu, zulotxo bat eginez. Ondoren, frijitu egingo ditugu, kontu handiz, puska ez daitezen, hiru minutu inguruan.

6 Erretilu batean gorde, eta hozten utzi. Piperrak hoztean, koilara baten laguntzaz, bexamelez bete, eta labeko erretilu batean jarri.

7 Jarraian, labea berotu, eta han sartu bost minutuz, 190 gradutan. Ateratakoan, platerean jarri piperrak, eta hornigai moduan, zartaginean dugun onddo saltsa gainetik bota.


Erreferentziak

[aldatu]