Errezeta-liburua/Porru eta otarrainxka entsalada

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Porru eta otarrainxka entsalada[1]

Osagaiak[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

Dozena bat porru.

Tipulin bat.

Dozena bat otarrainxka.

Leka sorta bat.

Oliba olio birjina.

Gatza.

Sagardo ozpina.

Pausoak[aldatu]

Lehenik, porruak garbitu, eta lehenengo azal kapa kendu ondoren, lau zentimetro inguruko pusketatan moztu. Lapiko bat urez bete, gatz pitin bat bota, eta irakiten jarri.

Ura irakiten hastean porru pusketak sartu, eta hamabost bat minutuz egosi —lodieraren arabera, egosteko denbora alda liteke—. Gero, atera eta ur hotzetan sartu, egosketa eteteko.

Ur horretan bertan, lekak egosi hogei bat minutuz, eta pauso berak eman. Lapiko berean ur garbia jarri, gatza pixka bat bota, eta irakitean, otarrainxkak sartu. Hiru bat minutuz egosi, atera, eta epeltzen utzi. Ondoren, zuritu, eta plater batean gorde.

Ozpin-olioa prestatzeko, tipulina pusketa oso txikietan moztu eta erretilu batean jarri. Bertara egosiak ditugun lekak pusketa txikitan moztuta gehitu, ondoren gatz pitin bat, ozpina eta oliba olioa. Ongi nahastu.

Mahaira zerbitzatzeko, erretilu luxe batean, txandakatuz porru eta otarrainska puskak jarri, argazkian ikusten den modura. Gero, gainetik guztia leka ozpin-olioz ongi busti.

Erreferentziak[aldatu]